Gizagune Fundazioak egindakoa

'Itxialdia arintzeko gida' zabalduko du Bilboko Udalak

29.05.2020 | 11:29
Deskonfinamendurako gidaren azala.

BILBO. Pasa den astelehenean, Euskadi deseskalatzearen bigarren fasean sartu zen, eta horrekin batera segurtasun-neurri sorta berri bat jarri zen martxan. Hori dela eta, Gizagune Fundazioak egindako 'Itxialdia arintzeko gida' izeneko esku-orria zabaldu du Bilboko Udalak. Gida horretan itxialdiak herritarrei eragindako ondorio psikologikoei ahalik eta ondoen aurre egiteko proposamenak egiten ditu.

Horiek arintzea eta ohikotasun berria erantzukizunez onartzea, bai banaka, bai komunitate gisa, dira gida honen funtsezko helburuak. On line banatuko da, Udala bera arduratuko da horretaz, eta, orobat, Bizkaiko Finka Administratzaileen Kolegioaren bidez; eskura ere banatuko da, Bilboko Udaltzaingoaren Ikuskaritzetan.

"Ohikotasun berria, dio gidak, mundu osoak egin beharreko bidaia izango da€Horregatik egokitu behar dugu gure bizkar-zorroa, eta bidaia erantzukizunez egiten lagunduko diguten tresnez eta jarraibidez bete". Horretarako, hainbat gomendio ematen dira, hainbat kasutarako, nahiz etxean nahiz kalean ager daitezkeen kasuetarako, ondoeza sentiarazi ahal digutelako bai norberari, bai gurekin bizi direnei edo gure auzotarrekiko harremanetan edo gizarte harremanetan.

Azkenik, nork bere burua zaintzeko gogorarazten du behin eta berriro, eta "Itxialdia arintzeko gidak", horri, nork bere burua zaintzeari, bidaia honi ekiteko "bagajerik" onena deritzo. Oldarkortasuna alde batera uztea, edo errudun sentimendua, eta lasaitzea, erlatibizatzea, eta eragindako igurikipenak apaltzea, horra bizitzea egokitu zaigun aro berezi honetan "hobeto egoteko" proposatzen zaizkigunetako batzuk.