BILBO. Hurrengo egunetan zehar, 900 inkesta inguru egingo zaizkie Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, uriari buruz duten ikuspegia ezagutzeko eta jakiteko. BBK Fundazioak, Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak abiarazi dute ekimen hau, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean ari dira.

Inkestan hainbat galdera egiten dira, Bilboren arazoak eta bertuteak, bizi-eredu ideala eta etxebizitza, lana, zerbitzuak, zaletasunak edo balioak bezalako gaiei buruzko itxaropenak kontuan hartuta, besteak beste.

Ekintza hori hiru erakundeen arteko baterako proiektuan sartuta dago: GazteaGO, zeinak identifikatu nahi baitu gazteei zer iruditzen zaien garrantzitsua Bilbo hiri erakargarria izan dadin, eta bertan beren bizi-proiektua garatzeko behar dituzten aukerak eskaini diezazkien.

Emaitzak parte hartzaileen eta gazte erakunde eta taldeetako ordezkarien iritziaren eta ekarpenen mende jarriko dira. Prozesu horren emaitzarekin, Udalak Bilbao Gazte Hiria 2020/23 estrategia diseinatuko du. Estrategia hori Udalaren erronketako bati erantzuteko tresna izango da: Bilboko gizartea gaztetzea.

Lankidetzako prozesu horri esker, iritziak eta proposamenak partekatu ahal izango ditugu, aliantzak sortu eta estrategia baliagarri eta errealista bat definitu ahal izango dugu gazteek emantzipazioaren (etxebizitza), kalitatezko enpleguaren sustapenaren, ekintzailetzari laguntzearen, guztiontzako etorkizuneko ikuspegia duen prestakuntzaren, aisialdiaren, kirolaren, kulturaren eta bizikidetzaren garapenaren esparruan.

BILBO, GAZTE HIRIA

GazteaGo proiektua Udalaren Bilbao Gazte Hiria proiektuaren barruan sartzen da. Proiektu horretan, beste proiektu batzuk ere sartzen dira, hala nola, Bilbao Gazte, gazteentzako udal sail eta entitate programak eta ekintzak identifikatzeko eta ebaluatzeko barne-prozesua, eta Gaztetalk Bilbao, gazteen eta arduradun politiko, tekniko eta sozialen arteko kontraste- eta elkarrizketa-espazioak garatzeko, gazte-politikak definitzeko.