BILBO. Konfinamendu garai honetan benetan erabilgarria gerta daitekeen aplikazioa sortu du bilbaoDendakek: irekita dauden eta etxera eramateko zerbitzua duten mapa interaktibo bat. Horren helburua uriko merkataritza sustatzea da.

Tresna honen bitartez, erabiltzaileak nahi dituen sektoreak aukera ditzake, modu intuitiboan mapan bertan ikusteko aukera izanik ere. Horrela, begi-kolpe batez, larrialdi bat izatekotan zerbitzua eskaintzen duten optika, ortopedia, dentista edo albaitariak zeintzuk diren jakin dezakegu; edo zein kiosko edo paperdendari deitu, izkinako janari dendak Whatsapp bidez eskaerak jasotzen baditu, edo kotxea tailerrera eraman behar baldin badut zeintzuk egiten duten lan, besteak beste.

bilbaoDendak elkarteko webgunean mapa kontsulta daiteke jada; hiriko auzo desberdinetako elkarteen 400 establezimenduen geolokalizazioa jasotzen du, hortaz, auzo guztiak barne hartzen ditu. Momentuz, hurrengo kategoria hauek batzen ditu: elikagaiak, kiosko-prentsa, farmaziak, banketxeak, animali albaitariak, teknologia, osasuna (optikak, fisioterapeutak, dentistak), tailerrak, estankoak eta tindategi-garbitegiak. Alarma-egoeraren 463/2020 Errege Dekretuak jasotzen dituen sektoreak dira hauek, hau da, jardunean jarraitzeko baimena dutenak.

Mapan eskaintzen den informazioa egunero gaurkotzen da, horrela, establezimenduek funtzionamendua, ordutegia edo banaketa moduak aldatzen baldin badituzte, erabiltzaileek jakin izango dute. Tresna hau eskuragai dago mapa interaktibo honetan agertu nahi den edozein merkatariarentzako.

"Bezeroentzako zerbitzu oso erabilgarria izan daitekeela uste dugu, eta gainera, momentu honetan herritarrei zerbitzua eskaintzeko sektorea egiten ari den lan ikaragarria azpimarratu nahi dugu", azaldu du bilbaoDendak elkarteko presidenteak, Rafael Gardeazabal.

BILBAODENDAKEKO WEBGUNEA, SEKTOREAN ERREFERENTE

Saltoki irekien mapa ez da bilbaoDendak-eko webgunean egunero berritzen den informazio bakarra. Bertan, sektorearen profesionalek egoera honetan beharrezkoa den informazio guztia eskura dezakete, hala nola, lanean jarraitzeko Gobernuak hartutako neurriak edo diru-laguntzak. Beraz, webgunea sektorean erreferente bihurtu da, eguneratzeko, edozein zalantza finantzario, laboral edo fiskal argitzeko, protokoloak ezagutzeko, kontzientziazio kanpainak, edota Koronabirusaren berri izateko.

Webgunearen hasierako orrialdetik 'Koronabirus, Azken ordua' atalera sar zaitezke Bilboko Udalak martxan jarri duen Covid-19 aholkularitza osozko zerbitzuaren gainean informatzeko, Eusko Jaurlaritzak hartutako neurri bereziak ezagutzeko (ETE eta autonomoentzako diru-laguntzak, Lanbide, Elkargi), zergen atzerapenak, dekretu eta jakinarazpenak, protokoloak€ Laburbilduz, informazio eguneratua sektorearentzako argibide moduan.