BILBO. Urtero egin ohi den bezala, Bilboko suhiltzaileek martxoaren 8an ospatzen den San Joan Jainkoarena zaindariaren omenezko ekitaldiak egingo dituzte. Aurtengoak bihar bertan hasiko dira.

Bihar, otsailak 29, larunbata, Miribillako parkea herritarrentzat irekita egongo da, ohi bezala. Aurten ere, umeentzako olgetak izango dira, tirolina, keen galeria, paseoak kamioian, puzgarriak, Gargantua€10:00etatik 13:30era.

Igandean, ostera, martxoak 1, "Bilboko Suhiltzaileen XIX. Txapelketa" izeneko lasterketa izango da, goizeko 11:00etatik aurrera. Lasterketa horrek 6 kilometro inguru dauzka, eta Bilboko Udaleko langileek ez ezik, Estatuko beste suhiltzaile-zerbitzu batzuetakoek ere parte har dezakete.

Datorren asteburuan, martxoak 8, igandea, San Joan Jainkoarenaren egunean, zaindariaren omenezko ekitaldi nagusiak ospatuko dira. Jai-eguna 11:00etan hasiko da, suhiltzaileen ibilgailuen karruselarekin, Miribillatik abiatu eta Bilboko kaleetan zehar ibiliko delarik. Ibilgailu horien artean, antigoaleko ibilgailuak ere izango dira, hala nola America Lafance eta Magirus Deutz ponpa-autoak, egun berezietan baino ez direnak ateratzen parketik.

Ohikoa den moduan, ekitaldi nagusia omenaldi bat izango da, 2019an erretiratutako langileen (guztira, 15) eta zerbitzuan 25 urte eman dutenen aldekoa, eta Miribillako Suhiltzaileen Parkean bertan izango da. Hitzordua eguerdia pasata izango da, 12:30ean inguruan, eta alderdi politiko batzuetako eta besteetako udal ordezkariak ere izango dira han. Bilboko Suhiltzaileen Kirol eta Kultur Elkarteak antolatzen ditu ospakizunak, eta esker ona agertuko die enpresa laguntzaileei; halaber, Suhiltzaileen Abesbatzak Santa Ageda egunean bildutako dirua Aspanovas elkarteari emango dio.

14:00etan, lankide arteko bazkaria egingo dute eta, 16:00etan, "Suhiltzaileen XII. Mus Txapelketa" hasiko, da aurtengo jarduerei amaiera emateko.

Jaiegun horretako jarduera guztiak suhiltzaileentzat eta euren familientzat bakarrik izango dira.

BILBOKO SUHILTZAILEEN ZERBITZUA

1884ko urtarrilaren 17an sortu zuten oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua, baina lehenago du jatorria. Horrela, bada, 1832an Suteen Aurkako Batzorde bat sortu zuten. Batzordeko kideak Uriko korrejidorea, udalak izendatutako errejidore bi eta Elkarrekiko Aseguruetako Ugazaben Batzar Nagusiak aukeratutako pertsona bi ziren. 1858an, San Jose Suhiltzaileen Elkartea eratu zuten, eta hazi horretatik sortu zen oraingo Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzua.