BILBO. Zorrotzako kiroldegian errugbi-zelai berria egin du Bilboko Udalak. Besteak beste, errugbiko zubate bi jarri dira muturretan, eta atletismo-pistaren barrualdeko lur zatia eta belarra atondu dira.

Udalaren xedea instalazioak hobetzeko eta jarduera fisikoa eta kirola -modalitate guztietan- sustatzeko konpomisoan aurrera egitea da, bai eta bilbotarren bizimodu osasuntsurako ohiturak bultzatzeko konpromisoan ere.

Bilboko Udalak errugbia sustatzearen alde egiten du, nahi baitu errugbia izatea heziketako tresna eta balio positiboen sortzaile, bai eta aisia osasuntsuaren sustatzaile ere, horrek pertsonen ongizatea eta osasuna hobetzen lagun baitezakete.

Horrez gain, Udalak markagailu berria jarri du Errekaldeko errugbi-zelaian eta aldagelak eta gimnasioak ere egokituko ditu.

"ERRUGBIA ETA BALIOAK ZORROTZAN"

Lan hauei esker, Universitario Bilbao Rugby, errugbia lantzen duen Bilboko klub bakarrak, entrenamenduetarako beste udal espazio bat dauka, orain arte Errekaldeko kiroldegikoa baino ez baitzuen. Zelaia, premien arabera, klubeko kategoria guztiek erabiliko dute baina, batez ere, "Errugbia eta balioak Zorrotzan" proiektua garatzeko balioko du. Proiektu berritzailea, inondik ere, hiru helburu dituena:

  • Neskato-mutikoen kirol arloko eta maila pertsonaleko garapena.
  • Balioetan heztea.
  • Parte-hartzaileen eta euren familien integrazio soziala.

Oraingoz, 6 eta 12 urte bitarteko hogei ume inguru ari dira. Zazpilanda Eskola HLHIkoak eta Zorrotza-Fray Juan HLHIkoak eta Zazpi Jausikoak.

UBR-ren "Errugbia eta balioak Zorrotzan", Zorrotza 2017-2022 gizarte eta hezkuntza arloko proiektuaren barruan dago, Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta auzoko erakunde sozial eta kulturalen ekimenez; asmoa da auzoan inplikazioa duten erakunde, instituzio eta zerbitzuek batera jardutea Zorrotzako neskato-mutikoen eta nerabeen hezkuntza-garapena hobetzeko eta, ondorioz, bizimoduaren kalitatea eta auzoaren irudia hobetzeko.