BILBO. Karmele Jaioren "Aitaren Etxea" (Destino argitaletxea) liburua aurkeztuko da etzi Bidebarrietan. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez. Euskal literaturaren ahots garrantzitsuenetakoak Goizalde Landabasorekin hitz egingo du.

Karmele Jaioren "Aitaren Etxea" eleberriak maskulinotasuna eraiki eta transmititzeko moduei eta generoak emakumeen eta gizonen bizitzan duen eragin handiari buruz hitz egiten digu. Eleberri sakona eta ondo egituratua da, eta beharrezkoa den gogoeta egitera gonbidatzen ditu gizonak nahiz emakumeak, maskulinotasunaren eraikuntza sozial eta kulturalaz ari baita. Guztiok heredatzen ditugun eta nolakoak izan nahi dugun aukeratzeko askatasuna mugatzen duten genero-rol zurrunei buruz ere hitz egiten du. Liburuak agerian uzten du genero-indarkeriak ez duela kolperik behar inposatzeko, gurekin modu sotilean bizi daitekeela, gure sukaldeko baldosen edo jangelako parketaren azpian lurpeko ibai bat balitz bezala ibiliz eta gure bizitza baldintzatuz.

Aurkezpen ekitaldi honetan, Karmele Jaiok Goizalde Landabasorekin hitz egingo du. Goizalde Landabaso Euskadi Irratiko eta Bizkaia Irratiko kazetaria da, eta, besteak beste, "1362km euri" edo "Memoriaren mutazioa = Donde sólo hay mar" liburuak idatzi ditu.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.