BILBO. 'Kultur Gabonak' ekimenak Errekalden izango du 7. barrutiaren lehenengo geralekua. Hurrengo ostiralean izango da, hilak 20, zirku garaikidearekin lotutako ekintzekin. Errekaldekoaz gain, Iralako eta Uretamendiko udaltegietan eskainiko dira ikuskizunak.

Musika-malabar konposizioen sentsibilitatea eta kalitatea, pertsonaien lanketa zaindua eta ikus-entzuleekin elkarrekintza uztartzen dituen zirku ikuskizun komikoa aurkeztuko duen Raúlez artistarekin disfrutatuko dute ostiralean.

Hurrengo proposamena abenduaren 26an helduko da Uretamendiko Udaltegira, zirkuaren eta musikaren bitartez jolas dibertigarria proposatuko duen Cia. Kicirke konpainiaren eskutik. Malabarrak kapelekin, pieza komikoak, musikalak, eta ezinezko orekak aulkiak, maletak eta kopak erabiliz. Objektu horiekin, pertsonaia karismatikoak egoera dibertigarriak eta hunkigarriak sortuko ditu, eta ikus-entzuleak partaide izango dira lehen unetik.

Hurrengo egunean, Errekaldeko Udaltegiak ikus-entzule guztiei zuzendutako zirku emanaldia jasoko du, Zirkozaurreren eskutik. 5 artistek hartuko dute parte, akrobazia pieza laburrak, malabarrekin egindako jolasak eta jolas bertikalak eta orekak eskainiz.

Zirku ikuskizunak hilaren 30ean jarraituko du Errekaldeko Udaltegian, "Zinemaz blai" lana aurkeztuko duen Zirika Zirkus konpainiaren emanaldiarekin. Lan horretan, zinemaren mundu magikoak agertokiak hartuko ditu, zirku, dantza eta umore osagai ugarirekin. Programazio eszenikoa urtarrilaren 3an amaituko da, Pablo Picallo artista, mago eta clown argentinarraren "Desequilibrado" ikuskizun dibertigarriarekin.

Ikuskizun guztiak 18:00etan hasiko dira, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Gabonetako programazio bereziak, Zirkozaurreko artistek 4 eta 12 urte arteko umeentzat emango duten zirku tailerra ere jasoko du. Urtarrilaren 2an izango da, 18:00etatik aurrera, Iralako Udaltegian. Jarduerak zirkuko hainbat diziplina hartuko ditu, akrobaziak, malabarrak eta orekak, besteak beste.

AGENDA

ABENDUAK 20

18:00 - Errekaldeko Udaltegia

Raúlez "Concierto malabar"

Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 26

18:00 - Uretamendiko Udaltegia

Cia Kicirke "Comediante"

Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 27

18:00 - Errekaldeko Udaltegia

Zirkozaurre "Zirku gala"

Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 30

18:00 - Errekaldeko Udaltegia

Zirika Zirkus "Zinemaz blai"

Ikus-entzule guztientzat

URTARRILAK 2

18:00 - Iralako Udaltegia

Zirkozaurre

Zirku tailerra (2 ordu)

4 urtetik 12 urtera

URTARRILAK 3

18:00 ? Errekaldeko Udaltegia

Pablo Picallo Circo "Desequi