BILBO. Bilboko Udalak 100 bat denda, jatetxe eta taberna kokatzen dituen mapa kaleratu du. Bertan, kale bakoitzean zein produktu aurki dezakegun agertzen da. Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak abiarazitako ekimena da hau.

Mapa, dagoeneko, kalean dago, liburuxka formatuan (saltokietan); eta formatu digitalean ere badago. Agertzen du non dauden kokatuta 100 bat denda, jatetxe eta ostatu, gutxienez bidezko merkataritzako 3 produktu saltzen dituztenak; mapa argitaratu da herritarrak ohartarazteko eta haiek kontsumo arduratsuan has daitezen eragiteko, Hegoaldeko herrialdeei onura ekarriz. Argitalpenean lagundu du Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak lan-taldeak, zeina GKE hauek osatzen baitute: Proclade Yanapay, Adeco elkartea, Kidenda, Oxfam Intermon, Vicente Ferrer Fundazioa eta Adsis-Equimercado, Oikocredit Euskadi, besteak beste.

Denda horiek uriko barruti guztietan daude barreiatuta, eta bidezko merkataritzako produktuen aukera zabala eskaintzen dute; oso gertu daude, gainera.. Bilbon, nahikoa da 100 metro eskas oinez haietako batera iristeko, eta, hala, oso eskura daude, oso denda berezietan saltzen direlako uste hedatuak dioenaz bestera.

Bilbo, 2012tik, Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria da, GKEek, saltoki txikiek, ikastetxeek eta Udalak egindako lanari esker, haien berri zabaltzen jardun baitira, eta, Hegoaldeko herrialdeen onetan. Bidezko Merkataritzaren aldeko Uria izateak berekin dakar udalerri eredu jakin bat, Bidezko Merkataritzako ekoizleen eta ekoizle talde txikien errealitatea herritarrengana hurbiltzen duena sektore publikoaren bidez eta merkataritza, ostalaritza, enpresa, hezkuntza eta elkarte sarearen bidez.

Beste alde batetik, Bidezko Merkataritza merkatarien elkarte bat da, elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritua, nazioarteko merkataritzan zuzentasun handiagoa bilatzen duena. Garapen jasangarriari laguntzen dio, merkataritzarako baldintza hobeak eskainiz, eta baztertuak gera daitezkeen ekoizleen eskubideak ziurtatuz, batez ere Hegoaldeko herrialdeetako ekoizleenak.