BILBO. Erriberako Sukaldaritza Eskolako ikasleek Bilboko Udal Merkatuetan erakutsi ahal izango dituzte euren gaitasunak. Bertako produktuekin lan egingo dute Bilbao Zerbitzuak eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak antolatutako ekimen honetan. Lehenengo show cooking-a Erriberako Merkatuan izango da, gaur bertan, hilak 18.

Hiriari erosketa saski onena ematen dioten zazpi Udal Merkatuek ?Erriberak, Zabalguneak, Deustuk, San Inaziok, Labayruk, Otxarkoagak eta Traukok? bat egingo dute, kalitatezko, gertuko eta prezio oneko merkatua balioan jartzen duen ekimen honetan, hori guztia, beti ere mezu osasungarria duen kontzeptuaren barruan.

Erriberako Merkatua izango da show cooking programa zabala estreinatuko duena, urriaren 18an, gozatzen ari garen udazkeneko denboraldiko produktuak prestatzeari buruzko saioarekin. Erriberako Merkatuaren ondoren Labayrukoa etorriko da, urriaren 25ean, antzeko gaia landuko duen saioarekin, eta Deustuko merkatua izango da azaroko protagonista, 22an nazioarteko sukaldaritzari eta munduko sukaldaritzako plater tipikoak prestatzeari buruzko show cooking-arekin, merkatuan bertan eskuratu daitezkeen produktuetan oinarrituta. 2019ko azken hiruhilekoari amaiera emateko, Erriberako Merkatuak beste show cooking bat jasoko du, dagokion denboraldiari, neguari, buruzkoa, Gabonetako menuen eta plateren inguruan.

2020KO AGENDA OSOA

2020ko urtarriletik aurrera, programak bere proposamenak aberasten jarraituko du, sukaldaritza osasungarriarekin, inauterietako platerekin, merkatuko ortuari, haragi eta arrainekin, udako produktuekin, basokoekin? Saioak 11:00etan izango dira. Honela banatuko dira: urtarrilaren 24an, Zabalguneko Merkatuan; otsailaren 14an, Erriberako Merkatuan; martxoaren 20an, Otxarkoagako Merkatuan; apirilaren 24an, Erriberako Merkatuan; maiatzaren 22an, San Inazioko Merkatuan; ekainaren 19an, Erriberako Merkatuan; uztailaren 24an, Traukoko Merkatuan; eta irailaren 18an eta urriaren 16an, Erriberako Merkatuan.

Bilbok oso une garrantzitsua bizi izan zuen joan den uztailaren 4an, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola ireki zenean, Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak-en eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetzaren ondorioz, udal ekipamenduaren bigarren solairuan martxan jarriz. Beste behin, Bilbao Zerbitzuak erakundearen eta ESHBIren interesek eta helburuek bat egin dute Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola ekimen berri honetan. Hitzarmenaren bitartez egituratutako ekintza bateratuak, merkataritza eta gastronomia tradizionalaren balioen transmisioa sustatzeaz gain, Erriberako Merkatuaren jarduerari balio erantsia ematen lagunduko du, Merkatua bera eta Bilboko Alde Zaharra merkataritzarako eta aisiarako erreferentziazko gune gisa kokatuz eta indartuz. Kulturari eta ezagutzaren sorkuntzari ere lagunduko dio, ESHBI goi mailako koalifikazio zentroa baita, sukaldaritzako arteen, sukaldaritzara aplikatutako teknologiaren, gastronomiaren eta osasunaren prestakuntzan eta berrikuntzan.

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola berriak, “Eskuak zikintzeko” aukera emango duten banakako 12 sukaldaritza postu ditu, ikasleek, sukaldariak aurretik azaldutako eta egindako errezetak prestatu beharko baitituzte. Horrez gain, irakasleak produktuen koalitateak ere azalduko dizkie partaideei, eta baita klasean proposatutako platerak prestatzeko erabili beharreko teknikak ere.

ESHBIk gustu guztietarako ikastaro programa diseinatu du, oso gai anitzekin. Nazioarteko sukaldaritza: sushia, pasta, cevicheak, fideo asiarrak, tex-mexa?; euskal sukaldaritza: bakailaoa, tradizionala, pintxoak, sukalkiak eta marmitakoak, euskal postreak?; eta bestelako sukaldaritzak, denboraldikoa, saltsa eta sukaldaritzako fondo ikastaroa, hastapenekoa, hirugarren adinari zuzendutakoa, ikasleei zuzendutakoa