BILBO. Hurrengo asteazkenean, hilak 23, Carolina Jiménezek hitzaldi bat eskainiko du Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Solasaldia "Diálogos de la frontera" programari dagokio, eta zinemari eta efektu bereziei buruzkoa izango da. Izan ere, Carolina Jiménez nazioarteko zineman efektu berezietan aitzindaria izan zen.

Doako sarrera izango du ekitaldiak, baina ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea, bihartik aurrera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete ondoren ez da aretora sartzea baimenduko, baina topaketa www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez jarraitu ahal izango da.

Zinemamatografoa zientziaren eskutik sortu zen, bitxikeria teknologiko bezala, eta denboraren poderioz, zazpigarren artea deritzon istorioak kontatzeko tresna ikusgarria bilakatu da. Azken hamarkadetako garapen zientifiko eta teknologikoa nahitaezkoa izan da egun ezagutzen dugun zinemara iristeko.

Hitzaldi honetan, zinemaren eta zientziaren arteko harremanak aztertuko dira, zientziak eta teknologiak zinemaren sorreran eta geroko garapenean izan zuten eginkizunetik hasi eta zinemak zientziari egindako ekarpenetaraino, zientziak filmetan duen irudia eta filmen zorroztasun zientifikoa ere aintzakotzat hartuz. Gainera, arreta berezia emango zaie zinemako efektu bereziei eta zientziak, teknologiak eta informatikak efektu horietan duten garrantziari.

madrildarra aitzindaria da efektu berezien nazioarteko zinemagintzan eta haren lanbidea mundu gaztelaniadunean bistaratzeko ahaleginean. Horren erakusle da irabazi berri duen Emmy Saria, Scanlinekin “Juego de tronos” telesaileko efektu bisualak sortzen egindako lanagatik. Goi mailako arkitektura ikasi zuen arren, noranzkoa aldatu eta ordenagailu bidezko animazioan eta efektu bisual digitaletan murgildu zen. Egun, Kanadan bizi da eta Layout Artist bezala lan egiten du Scanline VFX konpainian. Ridley Scott, George Miller, Peter Jackson eta Tim Burtonen esanetara lan egin du, eta haren filmografian, Prometheus, "El Hobbit", "Star Trek" "Beyond", "Tomb Rider", "El planeta de los simios"eta"Terminator 6" filmak nabarmen daitezke, besteak beste.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu, “Darwinen Eguna”, besteak beste, ?hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa?, zientzia jende guztiari era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

GONBIDAPENAK HARTU:

Lekua: Bidebarrietako liburutegia

Egunak: Urriaren 18tik 23ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.

Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.

Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Leku guztiak bete ondoren ez da aretora sartzen utziko. Topaketa streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.