ke lehorra erabiliko da

Bilboko Udalak sute-simulakro bi egingo ditu aste honetan hiriko geltoki intermodalean

Geltoki intermodal martxan jarri aurretik hainbeste segurtasun proba egin beharko dira

09.02.2020 | 17:50
Una de las últimas imágenes que reflejan el avance de las obras de la nueva estación de autobuses en Bilbao. Foto: José Mari Martínez

Geltoki intermodal martxan jarri aurretik hainbeste segurtasun proba egin beharko dira

BILBO. Test horiekin segurtasuneko eta kea erauzteko sistemak probatu nahi dira eta ziurtatu sute handi batean geltokia kez betetzeko behar den denbora nahikoa dela ebakuazio-plana osorik gauzatzeko. Bada, geltokia hutsik dagoela kea botako dute leku hauetako hiru puntutan:

    Autobusen nasa-gunean, -2 solairuan.
    Bidaiarientzako itxaron-gunean, -2 solairuan.
    Autobusen zirkulazioa arautzen den gunean, -4 solairuan.

Simulazioak egiteko ke lehor eta kalterik egiten ez duena erabiliko da. Ke horrek ez du zikintzen eta ez du usainik baina baliteke inguruan ikusmina piztea geltokiko irteeretatik ateratzen ikustean. Horregatik, Udalak lasaitasuna helarazi nahi die Basurtuko eta uri osoko bizilagunei, egun bi horietan geltokian kea ikusi arren, normaltasunaren barruan dagoelako.

 BILBOKO GELTOKI INTERMODALA

Lur azpiko geltoki intermodala egiten denean, kendu egingo dira autobusak lur gainetik eta Luis Briñas kaletik; kale horrek tokiko zirkulazioa bakarrik jasango du. Gainera, geltokiak sarbide optimizatuak edukiko ditu Gurtubay kaletik, horrela inguruan izango duen eragina minimizatuz.

Era berean, 7.500 metro koadro libre uzteko aukera emango du; eremu hori plaza bat jartzeko erabiliko da. Espazio hau ingurua berroneratzeari gehituko zaio, Basurtuko Auzoko Bihotzaren (Sabino Aranatik Irala auzoraino) barruko jarduketari esker.

noticias de deia