Irrintzi eta gozogintza tailerrak, Bilboko Arte Ederren Museorako bisita gidatuak eta energia berriei buruzko solasaldi-askari bat egongo da
Irrintzi eta gozogintza tailerrek, Bilboko Arte Ederren Museorako bisita gidatuek eta energia berriei buruzko solasaldi-askari bat egongo da
BILBO. "Erabili Euskara Bilbon" lelopean, Darabilbo programako jarduerak taldeka egiten dira urte osoan, uztailean eta abuztuan izan ezik. Eta hiriko barruti guztietan. Jarduera hauek, oro har, euskaraz berba egin eta aisialdian euskaraz bizi nahi duten pertsonei zuzenduta daude.
Era bateko eta besteko jarduera eta tailerren artean, bisita gidatuak eskaintzen dira hiriko museo nagusietara, euskal dantzak, antzerkia, garagardo, ardo, kafe eta olio dastaketak, kultur ibilaldiak eta jarduerak, sukaldaritzako tailerrak, esku-lanak, argazkigintza, autodefentsa, teknologia berriak eta literatura tailerrak, besteak beste.
Euskarazko doako jarduera hauetan parte hartzeko baldintza bakarra Darabilboren webgunean izena emanda egotea da, eta 16 urte baino gehiago izatea (familiako jardueretarako izan ezik).
Gainera, euskarazko aisialdi-programa honetarako jarduera berriak iradoki edo antolatu nahi dituztenek mezua bidal dezakete whatsappen bidez 607530132 telefonora.
DARABILBO - 2019ko URRIA
Lo último |