BILBO. Bilboko Udalak biztanleriari zerbitzu gehiago eta hobeagoak eskaini nahiean, Artxandako kanpoko igerileku olinpikoa irekiko du jolasezkoak ez diren jarduerak praktikatzeko. Udal kiroldegiko igerilekua datorrel astelehenetik, hilak 16, urriaren 31ra arte egongo da zabalik, 13:00etatik 19:00etara astelehenetik ostiralera eta 09:00etatik 13:00etara asteburu eta jaiegunetan.

Udalak kirol instalazioen kalitatea eta zerbitzuak hobetu nahi ditu honela, luzera olinpikoa duen igerileku batean igeri egin eta/edo entrenatu gura dutenei estali gabeko espazio bat eskainiz. Ekimen honen bidez, kirola bultzatu nahi da, eta gainera estali gabeko espazioetan.

Sorosle batek, igerilekua zabalik dagoen ordutegian, igerilekuko kaleen erabilera arautuko du, dagoen jendearen arabera edo arrazoi teknikoengatik. Uretako zenbait elementu baimenduko dira: neoprenozko jantziak, aletak, betaurrekoak, arnas-tutuak eta abarrekoak.

Zerbitzu hau erabili ahalko dute Bilbao Kirolakeko abonatuek, 5 edo 10 bonua daukatenek, edo egun baterako sarrera erosten dutenek, baldin eta adinez nagusi badira edo, 14 eta 17 urte artekoen kasuan, legezko tutoreak sinatutako baimena baldin badaukate.

Azkenik, triatletei entrenamenduak errazteko, espazio bat prestatuko da igerilekuko solariumaren zonan, kiroldegiaren barruan bizikletak utzi ahal ditzaten.

Hauxe da Bilbao Kirolak-ek zerbitzu hau eskaintzen duen lehenengo aldiz eta, gainera, Artxandako Kiroldegikoa izango da zerbitzua erabiltzaileei emango dien Bizkaiko kanpoaldeko lehen igerileku olinpikoa.