BILBO. Erriberako Merkatuak marka bikaina lortu du uda honetan, bisitarien arloan. Ekaina, uztaila eta abuztuan 627.753 bisita jaso zituen guztira, errekor guztiak hautsiz. Aipagarria da hilabetez hilabete progresiboki igo izan direla zifrak eta espero da orain, irailean, udaren amaierarekin batera, sarrera-kopurua jaistea.

Joan den 2019ko abuztuak oso une garrantzitsua markatu du Erriberako Merkatuaren uda garaiei dagokienez, 259.750 sarrera izan baitzituen (2018ko abuztuan 243.731 bisita izan ziren; 2017an 247.961 bisita; eta 2016an, 218.816 bisita).

Guztira, ekainean, uztailean eta abuztuan, Erriberako Merkatuak 627.753 sarrera izan ditu, eta esan behar da bisitek gora egin zutela hilabetetik hilabetera: 177.927 pertsona ekainean; 190.076 uztailean; eta 259.750 sarrera abuztuan.

Datu horiek, Merkatuaren hiru sarbideetan (Erribera kalea, Mesedeetako Zubia eta San Anton Zubia) instalatuta dauden pertsonak zenbatzeko ekipoei esker lortu ahal izan dira.

Yolanda Díez, Osasun eta Kontsumo Zinegotziak adierazi duenez, “datu horiek erakusten dute merkatua hiriko lehen mailako merkataritza, turismo eta aisia erreferentea dela. Eta Bilbao Zerbitzuak-etik lanean jarraituko dugu horrela izan dadin”.

Bilboko 7 udal merkatuek ?Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Abando, Otxarkoaga eta Trauko? euren neguko ordutegia aktibatuko dute datorren astelehenean, irailaren 16an, herritarren erritmo eta ohitura berriekin bat etorriz.

Erriberako Merkatuak astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era zabalduko ditu ateak, eta asteartetik ostiralera baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.

Zabalguneko Merkatua 07:30etik 14:30era egongo da zabalik astelehenetik larunbatera.

Deustuko Merkatuak, 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

San Inazioko Merkatuak 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Abandoko Merkatuak 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Otxarkoagako Merkatua 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Traukoko Merkatua 08:00etatik 14:00etara egongo da zabalik astelehenetik larunbatera, eta astelehenetik ostiralera baita 17:00etatik 20:00etara ere.

Gastrotabernei dagokienez, neguko ordutegi berriekin 08:00etatik 00:30era egongo dira jendearentzat irekita ohiko egunetan; ostiraletan eta jai bezperetan 08:00etatik 01:30era; eta jaiegunetan 09:00etatik 00:30era.