BILBO. Plazak esleitzeko zozketa jendaurrean egingo da, irailaren 11n, 10:00etan, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailaren Umeen Gaietarako Zerbitzuaren bulegoetan (Aznar eraikina, Venezuela plaza, 2, 4. solairua).

Zozketa horren emaitza zozketa egin eta hurrengo egunean begiratu ahal izango da, irailaren 12an, eguenean, Udalaren webgunean (www.bilbao.eus), Udalaren informazio-telefonoetan (010 / 944 010 010; astelehenetik domekara, 8:00etatik 20:00etara), edo "Bilbao Click" bulego elektronikoetan, Uriko Udaltegietan. Bilbon erroldatuta dauden umeek, plaza eskuratuz gero, irailaren 12tik 16ra bitartean egin ahal izango dute izen-ematea.

Taldeek 6 adingabe eduki beharko dituzte, gutxienez; plaza kopuru hori betetzen ez bada talderen batean, eskabideak erreserban atxikiko dira familia gehiagok izena eman arte, zeren eta, plazak bete ezean, aukera izango baita ikasturtean zehar ere izena emateko, urriaren 3tik aurrera, Gazteria eta Kirol Sailera deituta (94 420 43 94/ 94 420 42 22/94 420 43 95).

Informazio gehiago nahi izanez gero kokaleku, ordutegi eta baldintzez, www.bilbao.eus webgunean begiratu.

HAURGUNE ETA KIDEGUNE BASURTUN

2019-2020 ikasturterako berritasun gisa, Haurgune eta Kidegune programak Basurtuko auzoan ere gauzatuko dira, Zankoeta kaleko 1. zenbakian dauden Udaltegietan.

Haurgunea (2011tik eta 2014ra artean jaiotakoentzat) eguaztenetan izango da, eta Kidegunea (2008tik eta 2010ra artean jaiotakoentzat), barikuetan; ordutegia, bai batean, bai bestean, 17:30etik 19:30era izango da.

Basurtuko Haurgunerako nahiz Kidegunerako plaza eskatzeko, familiek irailaren 5etik 9ra izango dute epea, Bilbao Click-eko makinen bidez, edo 010 telefonora deituz, edo esteka honetan klikatuz.

GJH, GARAPEN JASANGARRIKO HELBURUAK

Haurgune eta Kidegune programetako jarduerak 2019ko irailaren 30ean hasiko dira, eta 2020ko ekainaren 13an amaituko. Programazioa NBEk 2015ean planeta babesteko proposatutako GJHetan oinarritzen da. Olgetak, esku-lanak eta talde-dinamikak erabiliz, txikienek hainbat helburu ezagutuko dituzte, hainbat arlotakoak, hala nola osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, genero-berdintasuna, klimaren aldeko ekintza, produkzio eta kontsumo arduratsua eta lurreko ekosistemetako bizia.

Gainera, aurreko aldietan bezala, jarduera guztietan izango dute lekua errespetuak, berdintasunak, kulturartekotasunak, dibertsitateak eta inklusioak, konpromisoak, jasangarritasunak eta bizikidetzak, denak ere Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak izaki.