BILBO. Bilbaoartek “Ate Erdi-irekiak” ospatuko du gaur eta bihar urtearen lehen erdiari agurtzeko. Hori dela eta Bilbaoarteko estudioak jendeari irekiko dira garuko eta biharko arratsaldeetan, 17:30etik 20:30era.

Bi egun hauetan zehar ikusi ahal izango diren lanak hurrengo artistenak izango dira: Adrián Mena, Saioa Olmo Alonso, Alejandría Cinque, Sergio D. Loeda, Helena Goñi, Damaris Pan, Cachorro Lozano, Antonio Menchen, Esther Camacho eta Irati Urrestarazu.

Jardueren egitaraua

Ekainaren 27ko 18:00etan, ibilbide inaugural bat izango dugu zentroaren estudioetan zehar, 60-90 minutuko iraupenarekin, zeinean artistek haien proiektuen aurkezpen txikiak egingo duten. Topaketa-gunea Idazkaritza izango da. 19:30ean, ibilbidearen ostean, ospakizun ireki bat izango dugu Kristalezko Patioan. Ekainaren 28an estudiak irekiko dira berriz ere, 17:30eatik 20:30eara, doako sarrerarekin.

ARTISTA PARTE-HARTZAILEAK

Esther Camacho Cerezo (Barakaldo, 1984). Artista bisuala, argazkilaria, bideolaria. Bisuala eta performatiboaren arteko mugetan habitatzean dauka interesa, zientzia eta artearen artean.

Alejandría Cinque (Madril, 1990). Bere ikerketa praktika artistikoa proposatzen du egoera ez-ohikoak sortzeko medio bakar bezala, aktibismo-estrategia berriak diseinatzeko izkututako imajinarioak agerian jarriz, irudiaren erretorikaren bitartez.

Sergio D Loeda (Madril, 1988). Bere lana margozketa hartzen du abiapuntuz, bere esperientzian, itxura errepetitiboak, metaforak eta irudikatzeko moduetan oinarrituz, geroago hauek instalatiboki garatzeko.

Helena Goñi (Bilbo, 1990). Argazkilaria. Inguratzen dionarekin lan egiten du bere esperientzian arreta berezia ipiniz, itxaropenak, porrota, utopia edo bestearekin topaketaren bidez.

Cachorro Lozano (Trapagaran, 1993). Diziplina anitzeko artista. Bere planteamenduak era askotarikoak dira baina beti gai komun batekin: identitatearen eraikitzea, bereziki XXI. mendeko queer subjektuaren identitatea.

Adrián Mena (Madril, 1991). Bere margolanetan esperientzia eta bakuntasunaren arteko borroka behatzen dugu; hauetan pintzela, batuta modura, halabeharrez eta akatsez mugitzen da ez dakiena erakutsiz.

Antonio Menchen (Toledo, 1983). Mugimenduan dagoen irudiaren arloan mugitzen da bere lana, eta baita muntai, collage eta edizio hedatuaren ideiaren barruan.

Saioa Olmo Alonso (Bilbo, 1976) prozesu parte-hartzaile, kolaboratzaile eta joera, komunikazio eta antolaketa teknologiekin esperimentatzen du bere praktika artistikoa garatzeko.

Damaris Pan (Mallabia, 1983) artista, irakasle eta ikertzailea da. Desbideratze eta anomalia oinarri artistiko bezala gaiari buruz egiten du bere doktoretza-tesia. Berarentzat emaitz bat egiteko eta ekoizteko materialak Artea (orokorra) eta Margozketa (ohikoa) dira.

Irati Urrestarazu (Altsasu, 1989). Bilbon hasi zituen arte ederretako ikasketak eta Cuencako unibertsitatean jarraitu zituen, 2014. urtean Okela Sormen lantegia beste kide batzuekin batera sortu zuen arte.