BILBO. Bilboko udalak Musikaren Europako Eguna ospatuko du ostiral honetan. Hori dela etakontzertuak izango dira Indautxu plazan, Ertzillan eta Diputazio kalean, Abandoibarra pasealekuan eta Casilda Iturrizareneguerdiko 12:00etatik eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Musikaren Europako Egunaren edizio honetan zenbait konbo taldek eta BilbaoMusikeko, Muzzik Arte Akademiako, eta Mr Jam Musika Zentroko ikasleek hartuko dute parte, eguerdiko 12:00etan, Ertzilla kaletik eskainiko duten kalejirarekin, programazioa irekiko duen Bilboko Txistularien Bandaz gain.

Jarduera gehienak arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dira, Abandoibarrako pasealekuan, eta 18:00etatik aurrera, aldi berean, Indautxu plazan, Diputazio kalean eta musikaz gozatzeko agertoki pribilegiatua den Casilda Iturrizar parkean.

Horrela, 17:00etatik aurrera, La Salbeko zubiaren azpian, Bilbao Musikako ikasleek piano errezitaldia eskainiko dute, eta 20:00etatik aurrera, musika-tresna, pianoa jotzen dakiten ikus-entzuleen esku egongo da. Barrutian bertan eman ahal izango dute izena, parte hartzeko. 18:00etan musika hiriko hiru lekutan instalatuko da, Indautxu plazan, Mr Jam Musika zentroko ikasleekin, Muzzik Arte Akademiako hainbat taldek bertako bost talderen errepertorio anitza eskainiko duten Diputazio kalean, eta BilbaoMusikako taldeak arituko diren Casilda Iturrizar parkean.

Egitaraua, horretarako onetsi diren eta partaidetzan oinarrituta dauden aurrekontuen bitartez barruti bakoitzean gauzatu beharreko kultur jarduerak proposatzeko aurten martxan jarritako prozesuaren barruan 6. Barrutiko ? Abandoko Kontseiluak Kultura Sailari egin zion proposamenetik sortu da.

EKAINAREN 21EKO EGITARAUA

Ertzilla kalea

12:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA. Kalejira

Abandoibarrako pasealekua (La Salbeko zubiaren azpian)

17:00etatik aurrera: PIANO GUNEA

BILBAO MUSIKAko ikasleak

(20:00etatik 21:00etara pianoa jotzen dakien edozeinen esku. Izen emateak barrutian bertan)

Indautxu plaza

18:00etatik aurrera: MR JAM Musika zentroa.

Diputazio kalea

18:00etatik aurrera: MUZZIK ARTE AKADEMIA

Azeri / Down The Ladder / Alberto Núñez & Cuarteto Valardi / Leie Meie / Space Octopus

Casilda Iturrizar parkea

18:00etatik aurrera: BILBAOMUSIKA ? Konbo taldeak

Gazte Korua / Soka Taldea / Txelo Taldea / Akorde´ON / Bilbovoice Ahots Taldea /

Combos / Big Band