BILBO. Bilbo gonbidatuen artean da Cascaisen ospatzen den Hiri Garbitasunaren II. Nazioarteko Topaketan. Aurtengo topaketan , Hiri Garbietarako Ikuspegi Berritzaileaz jardungo dira. Bilbok "Nazioarteko Jarndunbide Egokiak" blokean parte hartuko du, Paris eta Montpellier hiriekin eta Eskoziako ordezkariekin batera.

Hiri horietako bakoitzak 20 minutu izango ditu hiri-garbitasunari eta hondakinen kudeaketari buruz duen estrategia agertzeko. Hiri horiek guztiak izan dira gonbidatuak topaketa honetara, hiri-garbitasunaren arloko berrikuntza-eredutzat jo baitira.

Bilboko Udalaren ordezkari joan da Bizi Kalitatearen eta Hiri Zerbitzuen zuzendari Marta Barco, eta berak azalduko du Bilboren kasua, eta agertuko nola lan egiten den urian eta nola kudeatzen diren hondakinak eta garbiketa.

Hiri Garbitasunaren II. Nazioarteko Topaketa honek hiri garbiak edukitzeko berrikuntzan jarri du arreta. Hori dela-eta, topaketa honen xedea da zerbitzuen eraginkortasuna sustatzea, eta herritarrak ohartaraztea hiri garbiagoen garrantziaz. Cascaisen aurkeztuko da hiri adimentsuagoak eta jasangarriagoak lortzeko hiri-garbitasunari buruzko topaketa hau.

Bilbok "Nazioarteko Jardunbide Egokien" atalean parte hartuko du topaketa honetan; izan ere, Estatuko hiririk garbienetakotzat jo du OCUk, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak, eta hondakinak hobetoen kudeatzen dituztenen artekotzat. Panel horretan, Frantziako Montpellier eta Paris hiriak izango ditu lagun, hiri-garbitasunaren arloan egin diren lanak aurkeztuko baitituzte, betiere herritarren oharmena eragiteko lana ere kontuan hartuta. Eta, gonbidatuen artean izango da, orobat, Eskozia, bere Plastikoa Zero politikarekin eta Eskoziako Hiri Garbitasunerako Nazio Estrategiarekin.

Hiri-garbitasunaren arloko berrikuntza-kasuak aurkeztuko dira, beraz, eta nazioarteko lau hiri horien hitzaldiak, Portugalgo zenbait entitateren parte hartzea eta hango jardunbide egokien kasuak baliatuko dira horretarako; eta, horrez gain, beste panel bat ere izango da, oso-osoa hirietan Glisofatoak dakartzan arazoei buruzkoa, gaur egun den kezkarik handienetako bat den aldetik, hura espazio publikoetan erabiltzeko debekua ezar daitekenez gero.

Halaber, "Hiri-garbitasunari buruzko II. Nazioarteko Topaketa ? Ikuspegi berritzaileak hiri garbientzat"· izeneko topaketa hau topagune bat izango da hiri-garbiketaren segmentuko eragile batzuentzat eta besteentzat ere, beren proiektu eta esperientzien berri elkarri emateko gune bat, aukera emanez hiriek eta zerbitzu horiek ematen dituzten entitateek informazio eta ezagupide gehiago bil ditzaten. Azken xedea, izan ere, zerbitzuetan berrikuntza eta eraginkortasuna bilatzea da, eta herritarrak ohartaraztea hiri garbiagoak edukitzeko beharraz.BILBOK UDALAREN KUDEAKETA-EREDUA AZALDUKO DUTE CASCAISENBilbok bere kudeaketa-eredua aurkeztuko du Cascaisen, oinarritzat dituena kalitate-kontrolak, eraginkortasun gehiago lortzea eta ahalik eta eragozpen gutxien sortzea? Halaber, bere baliabide teknologikoak eta berrikuntza aurkeztuko ditu, hala nola GIS delakoa, zeinaren bidez edukiontzi, zakarrontzi eta bilketarako ibilgailuen inbentario geo-erreferentziatu zehatz eta erabateko bat eskuratzen baita; edo ibilgailuen % 80 berritu izana, haien artean % 25 kutsatzen ez duten ibilgailuak direlarik.Bilbok hiriaren marka bihurtu du hiri-garbitasuna, eta halaxe egiaztatzen dute jaso dituen sariak, hala nola platinozko erratzak. Herritarrentzako zerbitzuak izan behar du helburu etengabea Tokiko Gobernu batentzat. Eta, beste alde batetik, herritarrek, erabiltzaile diren aldetik, eskubidea dute bai eman ahal zaizkien zerbitzuen berri zehazki jakiteko, bai zerbitzu horik gutxieneko kalitate batekin jasotzeko.Horretarako, bilbotarrek zerbitzuen agiri bat daukate, eta plataforma digital bat ere bai, AKI izenekoa (Abisuak, Kexak eta Iradokizunak). Aplikazio mugikor bat sortu da gainera, "Bilbo hobetuz" izenekoa, zerbitzua eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan emateko ahalegin eta konpromiso horren ondorioz. 2018an jasotako abisu eta kexen artean, ostera, % 97,4ri eman zitzaion konponbidea, eta, beraz, jasotako 3.048 kexen artean, 2.969ri. Hori dela-eta, Bilbok, bere zerbitzu-agiria onetsirik, bete du dagoeneko konpromiso politiko bat, eta Europako estandarrei erantzunez bete, gainera, kudeaketako bikaintasunarekin.