BILBO. Taldeak superazio, erronka pertsonal eta azkartasun istorio bat kontatzen du, sinetsirik edertasuna tresna perfektua dela Artea maitatzeko eta umeek badutela nahikoa gaitasun hori estimatzeko.

Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen Bilbao Arte Sakratua (BAS) jaialdiaren hamabosgarren edizioa abian da, ‘Egurra eta soka’ izenburupean. Aurten nazioarteko ospea duten tradizio handiko taldeek parte hartuko dute jaialdian, apirilaren 9tik 16ra bitartean, Atxuriko Gizakunde Elizan.

Gaur, apirilak 13, saio bi izango dira ‘Perdida en el Bosco’ familia ikuskizunarekin, 12:00etan eta 18:00etan, Claroscvro antzerki konpainiaren eskutik.

- Perdida en el Bosco:

Claroscvro antzerki konpainiaren antzerki-pieza bat da, haurrei zuzendua dagoena. Bi emanalditan eskainiko da, goizean eta arratsaldean (12:00etan eta 18:00etan). Julie Vachon eta Francisco de Paula Sánchezek sortua 2010ean, Claroscuro antzerki taldeak txotxongiloak, maskarak eta musika erabiltzen ditu bere istorioak kontatzeko.

Perdida en el Bosco dugu Claroscvro konpainia espainiar-kanadiarraren hirugarren ekoizpena. Taldeak superazio, erronka pertsonal eta azkartasun istorio bat kontatzen du, sinetsirik edertasuna tresna perfektua dela Artea maitatzeko eta umeek badutela nahikoa gaitasun hori estimatzeko.

Taldearen azken ikuskizuna --Perdida en el Bosco-- Zarzuela Antzokian estreinatu zen 2018an, eta bi denboralditan taularatu zen. Ikuskizun hau Ciudad Rodrigoko Antzerki Jaialdian aukeratua izan zen 2018an. Sei urtetik gorako umeentzat pentsatua dago.

Perdida en el Bosco

Claroscvro antzerki konpainia.

Sara Marina. Aingerua eta musikaria.

Emilio Villalba. Aingerua eta musikaria.

Julie Vachon. Antzarraren eta Dontzeilaren manipulatzailea.

Francisco de Paula Sánchez. Daphne-ren, Arrain hegalariaren, Zapoaren, Orein

handientsuaren, Mandragoraren, Gizon buruhandiaren, Atsoaren eta Sorginaren manipulatzailea.

Julie Vachon, gidoi orijinala, Francisco de Paula Sánchezen laguntzarekin.

Francisco de Paula Sánchez, Julie Vachon eta Concha Medina, eszena zuzendaritza.

Francisco de Paula Sánchez, eszenografia.

Daniel Carrasco, txotxongiloak.

Javier Fernández Casero, Lorena Fernández Pérez (Mandragora), jantziak.

Julie Vachon, Iván Sierra eta Lorena Fernández Pérez, maskarak eta objektuak.

Francisco de Paula Sánchez, musika-aukeraketa.

Emilio Villalba, musika-zuzendaritza.

Apirilak 13. Goizez 12:00etan eta arratsaldez 18:00etan. Gizakunde elizan.

SARREREN SALMENTA

Sarrerak 5 eurotan salduko dira Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabalgune plaza 11, 1. solairua), eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 17:30era, astelehenetik ostiralera. Eserlekurik libre geldituko balitz posible izango litzateke sarrerak erostea emanaldiaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.