BILBO. Darabilbok jardueraz beteriko apirila eskaintzen die euskaraz hitz egin nahi dutenei. Datorren hilabetean, hainbat lantegi eskainiko dira: gozogintzakoak, mintzaldiak eta ezti-dastaketak, Bertsotan ikasteko lantegiak eta abar. Jardueran parte hartzeko, Darabilbo web orrian eman behar da izena: www.darabilbo.eus .

Bilboko Udalak, Bilboko Euskaltegien Sarearekin batera, aurten ere euskaraz egiteko ekimen bat jarri dut abian: Darabilbo. Kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak eta tailerrak dira, eta doan eskaintzen dira, denbora librean euskara erabil dadin sustatzeko helduen artean.

“Erabili Euskara Bilbon” leloarekin, jarduerak taldeka egiten dira uriko auzoetan urte osoan zehar, uztailean eta abuztuan izan ezik. Jarduera horiek norentzat diren: oro har, euskaraz badakiten eta denbora librean euskaraz bizi nahi dutenentzat.

Urtean zehar, era bateko eta besteko jarduera eta tailerren artean eskaintzen dira bisita gidatuak Arte Ederren Museora eta Guggenheimera, Euskal Dantzak, antzerkia, garagardo, ardo, kafe eta olio dastaketak, kultur ibilaldiak Bilbon han eta hemen, kultur jarduerak, sukaldaritzako tailerrak, esku-lanak, argazkigintza, autodefentsa eta teknologia berriak. Jarduera guztiak euskaraz egingo dira.

Datorren apirilean, hainbat lantegi eskainiko dira: gozogintzakoak, mintzaldiak eta ezti-dastaketak, Bertsotan ikasteko lantegiak, dastaketekin lagundutako mintzaldiak, legamiatuen eta irinezko produktuen lantegia, Korrikan parte hartzea (apirilaren 11n igaroko da Bilbotik).

Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo web orrian eman behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretarako izan ezik) eta euskaraz ahoz komunikatzeko adina jakitea: www.darabilbo.eus