BILBO. Bilboko udalak berdintasunaren alde lanean ari diren emakumeak omenduko ditu. Udaletxearen fatxada morez argiztatuko da martxoaren 7ko eta 8ko gauetan, bat eginez Emakumeen nazioarteko egunarekin.

Udala hasia da irudi bat zabaltzen, martxoaren 8rako diseinatua, emakumeak irudikatzen dituena Itsasadarrean zehar datorren olde handi baten gisa. Era horretan, Bilbok iaz bizi izandako egun historikoa gogoratu nahi da, milaka emakume atera baitziren eta kaleak inoiz ez bezala bete, sinbolismo handiz, berdintasun handiagoa aldarrikatzearren.

Kanpaina era bateko eta besteko euskarrien bidez hedatuko da, dela hiri-altzarietan, www.bilbao.eus web orri digitalean, edo Udalak sare sozialetan dituen kontuetan : Bilbao Berdintasuna - facebook eta twitter- eta Bilbao Udala - facebook, instagram y twitter.

ESKOLETAKO TALDE FEMINISTEKIKO TOPAKETA

Egun hain seinalatu horretan, eta Bilboko emakume gazteen ekintza feministari ezagutza agertzearren, Udalak "Talde Feministen Lehenbiziko Topaketa" antolatu du Bilborock aretoan, Uriko ikastetxe batzuetan eta besteetan eratu diren taldeentzat: datorren martxoaren 7an izango da, arratsaldeko 19:00etan. Juan Mari Aburto alkatea izango da buru ekitaldian, eta berarekin batera izango da Itziar Urtasun Berdintasun Saileko zinegotzia, eta beste udal ordezkari batzuk ere bai.

Topaketa horretan, ezagutza agertuko zaie 2011tik Bilboko 13 ikastetxetako talde feministetan parte hartu izan duten gazteei, egindako lanarengatik. "TALDE FEMINISTAK BILBOKO IKASTETXEETAN" izeneko dokumentala proiektatuko da, talde feministetan parte hartzen duten pertsonen lekukotzak jasoz, eta, ekitaldia amaitzeko, kontzertu bat izango da, La Basu, Sokolé eta AneGuriaren eskutik.

EMAKUMEEK IDATZITAKO POEMAK

Bestalde, BILBAOPOESIAren 20. edizioaren barruan (Kultura Sailak antolatzen du), martxoaren 7tik aurrera (osteguna), Bidebarrieta liburutegiaren inguruko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduek (Bidebarrieta liburutegia da jaialdiaren egoitza) 300 laino more edukiko dituzte jarrita beren erakusleihoetan, eta poeta ospetsuen poema zatiak irakurri ahal izango dira han, idazle horiek agerira ekartzeko.

Hala, hango kaleetan zehar dabilen jendeak aukera izango du hainbat poetaren euskarazko lanak topatzeko, Miren Agur Meabe, Beatriz Chivite, Itxaro Borda, Amaia Iturbide edo Idurre Eskisabelenak, besteak beste, eta baita gaztelaniazko poeten lanak ere, hala nola Ida Vitale, Gabriela Mistral, Amina Saïd, Gloria Fuertes, Olvido García Valdés, Sylvia Plath edo Ángela Figuera bilbotarra, besteak beste.

Era berean, Udalak, martxoaren 7an eta 8an (eguena eta barikua, hurrenez hurren), more kolorez argiztatuko du fatxada nagusia, bat eginez, horrela, Emakumeen Nazioarteko Egunaren oroitzapenekin, Bilbok ezagutza ager diezaien, sinbolikoki, bere herritar guztiei.

SARE SOZIALAK

Bilbao Berdintasuna:

Facebook

Twitter

Bilbao Udala:

Facebook

Twitter

Instagram

#Martxoak8

#8Marzo

#Bilbao

#EmakumeenNazioartekoEguna

#DiaInternacionalDeLasMujeres