BILBAO. Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak balantze positiboa egin du. Bulegoaren helburua da kontsumitzaileen eskubideak zeintzuk diren jakitea eta defendatzea.

Berrantolaketa horren bidez, alde batetik Kontsumoari buruzko Udal Bulegoa zabaldu zen Itxaropen kaleko 22an, kontsumoaren inguruko udal zerbitzuak herritarrengatik gertu izateko; bestetik, kontsumoaren alorreko aholkularitza-, orientazio- eta gatazken konponketa-lanak hobetu eta profesionalizatu dira. Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariaren esanetan, “laneko hamabi hilabete hauek berretsi egiten dute eskainitako zerbitzuetan eraginkortasun eta intentsitate handiagoa lortzeko egin dugun apustua”.

Lehen urte honetan, Kontsumoari buruzko Udal Bulegoak 4.220 kontsulta jaso ditu; zehazki, aholkua jasotzeko 3.518 eskari eta bitartekaritzarako 702 eskari. Telefonia da, berriro ere, erreklamazio gehien jaso dituen arloa (% 27); jarraian datoz aireko garraioa (% 8), energia (% 7) eta aparatu elektrikoen konponketa (% 4).

Hauek dira Osasun eta Kontsumo Sailak eta KIUB bulegoak ematen dituzten zerbitzuak:

Bulego berria erosoagoa da eta eskurago dago herritarrentzat, uriaren erdi-erdian baitago, eta helburu nagusia KIUBek eskaintzen dituen zerbitzuak hurbiltzea da. Informazioa bulegoan bertan emango da, hitzordurik barik, astelehenetik barikura, 08:30etik 14:00etara (udako ordutegian izan ezik).

Hauek izango dira eginkizunak:

  • KIUBek ematen dituen zerbitzuei buruzko informazio orokorra, bete beharreko baldintzak eta agiriak zeintzuk diren eta kontsumitzailearen eskubideen babesaren arloan diharduten erakunde publikoei eta elkarteei buruzko informazioa ematea.
  • Bitartekaritza-espedientearen izapidetze-egoerari buruzko informazioa ematea interesdunari.
  • Eskariak eta eurekin batera aurkeztu beharreko agiriak jasotzea eta erregistratzea, baita kexen formularioak, salaketak eta erreklamazio-orriak ere. Jaso ondoren, erakunde eskudunetara eta iradokizunen eta kexenera bideratuko dituzte.
  • Kontsumo-gaiei buruzko agiri teknikoak eta/edo juridikoak ematea.
  • Agiriak betetzen laguntzea.

Hauek dira eginkizun nagusiak:

  • Kontsumoari buruzko Udal Bulegoan edo posta elektronikoz jasotako kontsultei erantzutea.
  • Bitartekaritzako eskariak aztertzea eta erreklamatzeko eskubidea baloratzea.
  • Gatazkan diharduten aldeen kontsumo arloko bitartekaritzako edo adiskidetzeko prozesuak sustatzea, gatazkaren amaiera ekarriko duen adostasuna lortzeko.