BILBO. “I Eco Rallye Bilbao ? Petronor” urriaren 11tik 13ra arte izango da Bilbon, udalaren laguntzarekin. Alfonso Gilek, José Ignacio Zudairek eta Martín Cubillo Realek aurkeztu dute “I Eco Rallye Bilbao ? Petronor” gaur goizean.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko teknologia eta zerbitzuetan erreferentziazko enpresa den IBIL enpresa arduratuko da “I Eco Rallye Bilbao ? Petronor” lasterketako energia-kargak kudeatu, hornitu eta emateaz.

Ekitaldi honek Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntza ere jasoko du. Ekitaldiaren aurkezpena “Ezagutu etorkizuneko hiri-mugikortasuna” erakusketaren barruan egin da, SUM Bilbao 19 Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Nazioarteko Biltzarraren testuinguruan egin dena, Bizkaiko hiriburuan.

Aurkezpenean, DS Techeetah Formula E Team 2019 bat ikusi dugu, hau da, E Formulako mundu txapelketan parte hartzen duten autoetako bat, Parisetik beren-beregi ekarri dutena.

Energia alternatiboen "I Eco Rallye Bilbao Petronor" txapelketa hau urriaren 11tik 13ra egingo da, Bilbon, eta espero da 50 ibilgailu baino gehiagok parte hartzea. Ibilbidea 600 km baino gehiago izango da guztira. Bilboko erdialdean hasi eta amaituko da. Hori posible izateko, IBILek parte hartzen duten ibilgailuei gauez kargatzeko aukera emango die aparkaleku itxietan, baita karga azkarrak egiteko ere, zenbait zerbitzugunetan, probaren ibilbidean. Era berean, kargak denbora errealean monitorizatu eta kontrolatuko ditu, bere kontrol-zentrotik.

Ekitaldi honekin erakutsi gura da mugikortasun elektrikoa errealitatea dela. Era berean, jendeak karga elektrikoa desmitifikatzea nahi genuke. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntako teknologien erakusleihoa izango da hau.

Proba honek, bestalde, Nazioarteko Automobilismoko Federazioaren Koparako (FIA E-Rally Regularity Cup) puntuatuko du (11 herrialdetako 13 proba hartzen ditu barnean), baita Espainiako Automobilismoko Errege Federazioaren Espainiako Energia Alternatiboen Txapelketarako ere (RFEdA- CEEA). Beraz, gurean egingo den lehiaketak ez du bakarrik tokiko izaera, baizik eta mundu osokoa, eta diziplina honetan etorkizunean egiten diren proben erreferentzia izango da.

Elkarlanean ari gara, urrian, ekitaldian zehar, showroom gune bat prestatzeko, merkatuko azken modeloekin, jendeak bertatik bertara ikus ditzan.