Basaurik Mintzodromoa bezalako jardueraz gozatzeko aukera izango du datorren maiatzaren 12an. Aurtengo Euskal Astearen barruan egingo du, euskara sustatzen duten musika eta jarduerak ardatz hartuta, betiere euskal kulturaren elementuak dituen giro batean. Maiatzaren 7tik 15era bitartean, herriko bizilagunek euskararen eta euskal kulturaren inguruko hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute. Mintzodromoa euskararen erabilera susta-tzeko tailerra da, eta euskara ikasten ari diren pertsonak euskara menperatzen duten beste batzuekin elkartzeko aukera ematen du.
Gainera, hainbat jarduera antolatu dira, batez ere herriko haur eta gazteentzat. Zentzu horretan, antzerkia, ikuskizunen bat edo beste edo dantzatzeko erromeria bat egongo da. Hilaren 7an, Basozelain, Euskal Pasahitza gazteentzako jarduera izango da. 8an Pirritx, Porrotx eta Marimototsen txanda izango da Social Antzokian.
Hilaren 9an eta 10ean musika izango da protagonista, txalaparta erakustaldi batekin eta euskal musika tresnen kontzertu batekin. 11n Basauriko ikastetxeek bertso topaketa izango dute. 12an Min-tzodromoa antolatu da Solobarria plazan eta 13an antzerkia egongo da Social antzokian. Larunbatean, hilak 14, euskara sustatzeko jolasak, eta erromeriarekin amaituko da Euskal Astea.