Maiatzean Etxebarrin Udaberri Kulturala kultur programazioa garatuko da. Gaur egungo osasun egoera dela eta, aurten ezin izango da Euskarazko liburu eta disko azoka egin. Jarduera hori 2003tik 2019ra bitartean egin da, 17 ediziotan zehar, jarraian.

Horren ordez, auzotarrei maiatzean zehar programatutako hainbat jarduera eta ikuskizun eskaintzea erabaki du Etxebarriko Udalak, orain arteko eskaintza didaktiko eta ludikoak ordezteko.

Udaberri Kulturala programa aurreko astean hasi zen, eta hil honen amaiera arte iraungo du. Hainbat jarduera egiten ari dira publiko guztiarentzat, hala nola, ipuin kontaketak, tailerrak, antzerkiak edo gazteentzako orienting-na edo ibilaldi gidatuak. Ostegunean, hilak 13, inauguratu zen 2-8 urte bitarikoentzako ipuin kontaketa batekin Kultur Etxean. Bitartean, familiek Udaletxeko plazan maiatzaren 22an egingo den kale antzerkiaz gozatu ahal izango dute.

Etxebarriko ludoteka zerbitzua arduratuko da hezkuntza tailerrak antolatzeaz, seme-alabekin denbora pasatzen duten bitartean familiek euskaraz jolastuz ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izan dezaten. Maiatzaren 20an, osteguna, XVIII. Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, Kultur Etxean proiektatuko da. Eta 22an, larunbatean, Adi grabatzen ekin! ikuskizunaeskainiko da. Azkenik, Etxebarriko herritarrek hainbat kirol-jarduera izango dituzte, eta, horietan, ingurumenaren eta naturaren garrantzia azpimarratzeko aprobetxatuko dute. Talka Gazteguneak orientazio-jarduera bat antolatuko du, 12 urtetik gorako etxebarritarrek (pertsona heldu batek lagunduta) abentura eta orientazio-gaitasunak erakusteko aukera izan dezaten.

Bestalde, igande goizean (hilak 23) oinezko ibilbide gidatu bat egingo da, Zuztarretik oinez, berdez seinaleztatutako ibilbide bat, 8 kilometro inguruko luzerarekin, udalerriaren goiko aldetik igarotzen dena, batez ere pistan eta bidezidorretan. Besteak beste, Etxebarriko toponimiarekin lotutakoak landuko dira. Hasiera, San Esteban eliza aurrean izango da.

Garrantzitsua da gogoratzea, osasun-egoera eta indarrean dauden arauak direla eta, jarduera guztiek edukiera mugatua izango dutela eta egungo osasun-bermeak beteko dituztela. Antolatutako jarduera eta ekitaldi guztietan aldez aurretik izena eman behar da, Udalaren webgunean; www.etxebarri.eus, edo @etxebarribizi sare sozialetan.