Egun gutxi barru, Basauriko Sarratu auzoan haurrentzako jolasgune berri bat egongo da irekita. Sarratuko ituntze-batzarrak, zeinaren kide bakarra Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizi-tza eta Garraio Saila baita, haur-jolasen eremu berria jarri du, "egite-prozesuan dagoen eta 65 etxebizitza babestu hartuko dituen eraikinaren pareko plazan.

Sarratu auzoaren hiri-berrikuntza lanetako bat da aipatutako jarduketa, eta 40.000 euroko inbertsioa eskatu du (BEZa kanpo)", azaldu dute Udaletik. Haurrentzako atsedenleku berrian eskalatzeko dorre txirristadun handi bat dago, bi eserlekudun zabua —bietako bat, inklusiboa—, malguki bi (bata ume bakarrarentzat, eta bestea bi eserlekuduna), eta etxetxo bat, txirristarekin. Haurrentzako parkea eraikinek osatzen duten plazan dago, eta zoru berezia jarri zaio.

Jokuak eta zorua antzeko koloreekin margotu dira, batez ere berdea eta urdina. 2011tik, eta Basauriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2008an sinatutako hitzarmen bati esker, Autonomia Erkidegoko gobernuak 90 etxebizitza sozial eta babes ofizialeko 60 eta 65 etxebizitzadun bi eraikin egin ditu, Sarratuko eremuan.

Beste alde batetik, "pribatu batek 74 etxebizitza libre sustatu ditu. Aurreikusita dago aurten amaitzea egin gabe dauden urbanizazio-lanak (lauzak jar-tzea, airetiko linea elektrikoa berritu eta lurperatzea eta bidegorria asfaltatzea) eta etxebizi-tza babestuen azken eraikina ere bukatzea".

Aldaketa sakona

Sarratu auzoa berritu egin da azken urteotan. Ingurua asko aldatu da, eta irisgarritasuna eta irudia hobetzen ari dira, etxebizitza berriekin eta berrurbanizazio-jarduketekin. Ildo horretan, une honetan proiektuan planteatu ziren babes ofizialeko azken 65 etxebizitzak eraikitzen ari dira. Obra horiek iaz hasi ziren, eta etxebizitza-plan handi bat osa-tzen dute, osagai sozial handia duen plana. Izan ere Sarratun eraiki diren pisuetatik, 90 etxebizitza sozial dira eta beste asko babes ofizialekoak.

Sarratun orain egiten ari diren obrei dagokienez, babes ofizialeko beste 65 etxebizitza eta 27 etxebizitza libre daude eraikitzen. Hirigintza-jarduketa guzti horretan zazpi eraikin eraitsi dira guztira. Beste alde batetik, etxe zahar batzuk eraitsi zirenez, 55 bizikidetza-unitateri bermatu zaie beste bizileku bat emateko eskubidea.

Urbanizazio-lanei dagokienez, eraikinen eta trenbidearen arteko bidea eta espaloiak amaitzeko ere egin dira obrak inguru horretan. Ildo horretan, Udaleko arduradunek azaldu dutenez, hori "aurreko faseetan egindako bi zatiak lotuz egin da, baita bulebarra eta Sarratu kaleko bidegorria amaituz ere". Bi esku-hartze horiek ordaintzeko behar den inbertsio ekonomikoa osorik egin du Eusko Jaurlaritzak.