- Etxebarriko langabezia-tasa % 9,8koa da. Biztanleria aktiboari dagokionez, guztira 593 pertsona daude egoera honetan herrian. Etxebarriko Udalak emandako datuen arabera, langabezia % 9,8koa da Etxebarrin, "covid-19ak eragindako krisi ekonomikoagatik urte zaila igaro ostean". "Lanbidek argitaratutako datuak aztertuta, langabezia-tasari coronavirusak eragindako osasun-krisiak eragin dio, eta horrek krisi ekonomiko handia ekarri du".

Langabezia-tasa % 11,5era iritsi zen maiatzean. Hala ere, azken 3 hilabeteetan jaitsiera handia izan da, abenduan 9,8koa izatera iritsi arte. Langabetu kopuru osotik, %39a 25 - 44 urte bitartekoa da, %54a 45 urte baina gehiagokoa da eta soilik %7ak 25 urte baino gutxiago ditu. Genero aldetik, langabetuen %42a gizonezkoa da eta %58a berriz emakumezkoa. Udalak hainbat neurri jarri ditu martxan egoera hau hobetzeko helburuarekin.

"Enplegua Udalaren eskuduntza ez izan arren, irtenbidearen zati bat ba garela uste dugu", aiderazi dute. Horrela, enplegagarritasuna hobetzeari dagokionez, bi ekintza martxan jarri dira, 13 langabe zuzenean kontratatzeko. Gainera, Basuariko eta Etxebarriko Udalek Behargintza sortu zuten "bertako garapen osoa sustatzeko, pertsonen enplegutasuna hobetzeko neurriak eta enpresen sustapena konbinatuz". Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentroa (CIME) ere martxan jarri zen Etxebarrin.