- Galdakaoko Euskaltegietan parte hartzeko ikasturte berria martan jarri da irailean. Baina hauekin batera, Galdakaoko Berbalagun ekimenak bere 15. edizioa beteko du aurten. Bertan parte har-tzeko izena eman nahi duenak egitasmoa sustatzen duten edozein erakunderengana jo beharko du. Kasu honetan, Galdakaoko AEK Euskaltegia, Udal Euskaltegia edota Udala (Torrezabalen dagoen euskara zerbitzuan), baita telefonoz (607632345) edo e-postaz (galdakao_berba@aek.eus) ere. Urriko lehen astetik aurrera hasiko dira taldeak martxan. Beraz, izena emateko epea irailean zehar zabalik egongo da. Galdakaoko Udalak euskaltegietan edota Berbalagunen izena emateko gonbitea luzatu nahi die herritar guztiei.

Iaz, "500 ikasletik gora ibili zen euskara ikasten arrazoi desberdinek bultzatuta eta izurritearen ondorioz arrazoi horietako batzuk agerian geratu dira". Batzuen artean, "umeak etxean ikasi behar izan dutenean zein lagungarria den euskera jakitea ikusi dugu edota lan egoeraren etorkizuna zalantzez beterikoa den honetan euskara menperatzea erabakigarria izan daitekeela sentitzen dugu". Batengatik ala bestearengatik "gure herrian euskara ikasteko eta hobetzeko aukerak, arrazoiak bezainbeste, egon badaude". Berbalagun egitasmoaren kasuan, gogoratu beharra dago ez dela euskera ikasteko, baizik eta praktikara eramateko egitasmoa. Horregatik, normalean taldeak egiten dira euskeraz hitz egiteko aukera emanez .