- Covid-19ak eragindako egoera berrira egokitu du Galdakaoko Udalak aurtengo aurrekontu parte-hartzaileetan parte hartzeko prozesua. Horrela, lehendik programatuta zeuden bileren datak atzeratzea erabaki du Udalak. 2021 urteko aurrekontu parte-hartzaileak burutzeko prozesua martxan da jada, eta lau fase izango ditu prozesu honek. Alde batetik, informazio fasea eta proposamenen aurkezpena. Beste batetik, gogoratu beharra dago, irailaren 28tik 30era bitartean egingo direla batzarrak.

Proposamenak aurkezteko epea irailaren 28an hasi eta urriaren 5ean amaituko da. “Ostean proposamenen balorazio teknikoa egingo da”, azaldu dute udal gobernutik. Hurrengo pausua, proposamenen jendaurreko aurkezpena eta bozketa izango da, “web orrialdean eta hainbat toki fisikotan”. Kasu honetan, urriaren 19an proposamenen aurkezpena egingo da Torrezabalen; urriaren 20tik 26ra bozkatuko dira; eta urriaren 29an, bozketen emaitzak argitaratu eta aukeratutako proposamenen aurkezpena egingo da.

Azkenik, ebaluazioa eta aurreko fasearen amaierarekin batera txosten bat egingo da prozesuaren emaitzekin. Prozesua azaldu zutenean aurreratu zuten bezala, aipatu beharra dago iazko proposamenak erabiliko direla ere aurtengo aurrekontuetarako, hau da, kontua hartuko dituzte iazko proposamenak. Aldi berean, “Gazteria Arlotik proiektu paralelo bat lantzen ari da, nerabeek aurrekontuei euren ekarpena egin ditzaten. Bilerak Aperribai, Urreta zein Usansoloko Topaguneetan egingo dira”.