GALDAKAO. Galdakaoko Igeriketa Taldeak asteburu benetan zoragarria bizi du Urreta polikiroldegiko igerilekuetan. Bertan, galdakaoztar taldeak txapeldun atera zen haur kategorian eta txapelunordea kimu kategorian.

Haur kategorian, 2004 eta 2005 urteetan jaiotako mutilak eta 2005 eta 2006 urteetan jaiotako neskak erabat nagusitu ziren : gizonezkoen Bizkaiko Txapeldunak, emakumezkoena eta taldekakoa. Mutiletan bigarren postua Portugaleteko Nautikarentzat izan zen, eta nesketan eta sailkapen bateratuan, bigarren postua Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartearentzat.

Bestalde, kimu mailan, 2007ko neskak eta 2006ko mutilak, Bizkaiko txapeldunorde gizonezkoetan, emakumezkoetan eta taldeka. Lehen postuan eta, ondorioz, Bizkaiko txapeldunak, kategoria guztietan sailkatu zen Santurtziko Igeriketa Kluba.

Talde mailan ez ezezik bakarkako emaitzak ere bikainak izan dira. Guztira 69 domina lortu dira. Horietatik 22 urrezkoak; horrek esan nahi du Galdakao Igeriketa Taldeak Bizkaiko 22 txapeldun dituela (banaka eta errelebotan), zilarrezko 26 medaila eta brontzezko 21.

Gainera, klubeko igerilari askok banakako eta erreleboko markak hobetu zituzten, horietako batzuk Euskadiko Txapelketarako gutxieneko berriak lortuz.

Gainerakoan, giro bikaina, nahiz eta beroarekin harmailetan, batez ere arratsaldeko bi jardunaldietan jende ugari bildu baita, kimu eta haurrentzako urteko lehen norgehiagoka handi honetara joan diren talde ugari animatuz. Animazio horretan lagundu zuten, besteak beste, Mari Paz Losada Galdakaoko alkateordeak eta Igor Anton txirrindulari profesional ohiak, Espainiako Itzuliko eta Italiako Giroko etapa irabazleak, dominak ematerakoan.

Txapelketa honek, gainera, klubaren hurrengo lehiaketa handirako, hau da, haurren neguko Euskal Herriko Txapelketarako, prest jartzeko balio izan du. Txapelketa Irunen izango da otsailaren 22an eta 23an.