ARANTZAZU - Boliviako meza bat egingo dute bihar, igandean, Arantzazuko San Pedro elizan. “Jatorri boliviarra, latinoa eta arratiarra duten arratiarren deialdia,10: 30ean Boliviako mezara” joateko egin dute. Zentzu honetan, “jatorri boliviarreko arratiarren komunitateak meza antolatu du igande honetan, abenduak 8, Arantzazuko San Pedro Apostoluaren parrokian”, dio Jose Mari Kortazarrek, Arratiako apaizak.

Aurreko urteetan bezala, jatorri boliviarreko dozenaka arratiar elkartuko dira esker oneko meza, prozesioa eta ondorengo jai eguna ospatzeko. Horrela, “Boliviar talde on bat elkartzen da elkarbizitza eguna ospatzeko eta Cotocako Ama Birjinaren jaia gogoratzeko. Jainkoari bizitzagatik eta lanarengatik eskerrak eman ondoren, bere bedeinkapena ere eskatuko diote, eta senide hildakoak gogoratuko dituzte”.

Meza egingo da San Pedron, eta gero, “familia argazkia atera ondoren, mariatxi talde baten musika alaiak lagunduko du prozesioa Ama Birjinaren irudiarekin, bertan dauden familietako baten amamak batek oparitutakoa, Montero jatetxera arte, ospakizunaren bigarren zatiaren egoitzaraino”.

Dagoeneko zazpi urte dira jai egun hauek aprobetxatuz jai-topaketa erlijioso hau ospatzen dela Arratian. “Hego Amerikako abestiekin batera, euskarazko kantak, hizkuntza ezberdinetako eskaerak?elkartzen dira”. Arratian ehun boliviar baino gehiago daude erroldatuta (2015eko datuen arabera), baina bihar Bizkaiko beste leku batzuetako “ahaideak eta lagunak hurbiltzen dira, haraneko leku berezi honetara, hau da, Arantzazun”.

Cotoca santutegia Cotoca santutegi erlijiosoa Santa Cruz de la Sierra hiritik 20 kilometro ekialdera dago, “errepide asfaltatu batek lotzen du, eta jesuiten misioetara joateko sarrera naturala da”. Leku hau, “ezaguna da janari tipikoaren aniztasunagatik eta urtero Cotocako Ama Birjinaren omenez ospatzen duen jaiagatik, Boliviako Ekialdeko patroia ere deitua, abenduaren 8 eta 15ean herriak saltzen duen Ama Birjinaren irudi miragarria, non fededunak oinez joaten diren”. - I. Ugarte