BILBO. Abuztuan zehar Udal frontoiaren margoketa lanak burutu dira. Frontiseko eta ezker pareteko narriadurak eta zartatuak konpontzeaz gain, margotu egin dira. Aipagarria da harmarriak berezkoak dituen kolore guztiekin margotu dela harmarria.

Margoketaren kostua 9.265,44 eurokoa (BEZ barne) izan da eta enpresa eslepienduna Pinturas Etxebarri.

UDAL KIROLDEGIKO IGERILEKUEN ESTALKIA

Abuztu bukaeran bukatutzat eman zen igerileku eraikineko estalkiaren ordezkapen lanaren zatia. Horri esker aurreikusi baino lehenago ireki ahal izan ziren igerilekuak. Azken erremateak falta dira eta lanak Modo Caste enpresak egin ditu 96.739,50 euroren (BEZ barne) truke.

BARANDIARANEKO HAUR IKASTETXEKO IKASGELATERIAREN ETA GIMNASIOAREN MARGOKETA

Udako hilabeteetan Kukulaga-Barandiaran Haur Ikastetxeko ikasgelateriaren eta gimnasioaren eraikinaren margoketari ekin zaio. Margoketa osoa egin da: paretak, zapaiak, ateak, zokaloak, eta abar? Esku-hartze hau 47.637,32 eurokoa (BEZ barne) izan da eta esleipenduna Aplicaciones de Pintura Josean.

Gainera, Kukullaga ikastetxeko ur-biltzailea konpondu da 9.075,18 euroren (BEZ barne) truke. Lan hau CORMAX, S.L. enpresak burutu du.

ZINTURURIKO LOKALEN ESTALDURA

Oraindik martxan daude Zintururi plazako lokalen estaldura zapalen iragazgaizte-lanen exekuzioa. Lan hauek ez dute eragozten gune horretako ohiko martxa. Enpresa esleipenduna E3D 2008 S.L. da. Lan honen kostua 50.521,10 eurokoa (BEZ barne) da.

SAN ANTONIOKO MAIXUEN ETXEKO ESTALDURAREN KONPONKETA

Erretenetan arazoak zituela-eta, San Antonioko maixuen etxeko estalduraren konponketa-lanak egin dira. Lan hauek E3D 2008 S.L. enpresak egin ditu. Kostua 13.330 eurokoa (BEZ barne) izan da.

BERRIKUNTZA ZENTRUAREN LOKALEN MARGOKETA (CIME)

Bestetik, Berrikuntza Zentruaren lokalen margoketari (CIME) ekin zaio 13.000 euroren truke eta Pinturas Etxebarri S.L. enpresaren eskutik.