10 kilometroko oztopo proba

"Azken Gudaria" proba datorren irailaren 29an ospatuko da Galdakaon

Parte hartzeko interesa dutenak www.azken-gudaria.com web-orrian apunta daitezke

09.02.2020 | 15:47
"Azken Gudaria" proba datorren irailaren 29an ospatuko da Galdakaon.

Parte hartzeko interesa dutenak www.azken-gudaria.com web-orrian apunta daitezke

BILBO. Parte hartzaileek asfaltoa, lupetza eta ura beste hainbat oztoporekin gainditu beharko dituzte. "Proban nahi duten guztiek parte har dezakete, beti ere ondo pasatzeko helburuarekin. Jendeak ez du beldurrik izan behar, mundu guztiak egin dezakeelako".

Lasterketa 10:00etan hasiko da, Urreta kiroldegitik abiatuta, eta 150 parte-hartzaileko txandatan antolatuko da. Talde bakoitza 20 minutuko tartearekin aterako da, horrela blokeatutako gunerik aurki ez dezaten. Lehenik, eliteko kirolariek parte hartuko dute arintasun handieneko probekin. Ostean, herritarren txanda izango da.

Orain arte, inskripzioak "erritmo onean" doaz, baina antolakuntzatik espero dute multzo handienak egunotan izena emango duela. Parte hartzeko interesa dutenak www.azken-gudaria.com web-orrian apunta daitezke.

Bestalde, herri kiroletako sei diziplina erantsiko dira, horien artean aipagarrienak txinga-erutea, fardoak eta ingudea, hala nola zaku-eramatea eta harri-jasotzea. "Sektore honen profesionalek lagundu digute probak diseinatzerakoan. Kirol-proba honen zertzelada indartsuena da, gure kulturari eta inguruari keinu egiten diolako", azpimarratu dute antolatzaileek.

Azken Gudaria probako oztopoen banaketa

1- Bi murru eta gurpilak lurrean

2- Alanbre-hesia

3- Amarauna Jiorings

4- Murrua alderantziz

5- Pneumatiko-sarea (Arantzelai)

6- Lupetzezko lubakiak (Arantzelai)

7- Lurreko sarea (Urreta)

8- Piramidea (Urreta)

9- Murrua (Urreta)

10- Gurpila arrastaka (Tximiolarre)

11- Gurpilak tokiz aldatzea (Tximiolarre)

12- Gurpil iraulketa (Tximiolarre)

13- Troiako zaldia (Agirre L. plaza)

14- Weaver eta gurpil-murrua (Agirre L. plaza)

15- Oztopoa zintzilik (Agirre L. plaza)

16- Hormigoizko murrua (Agirre L. plaza)

17- Lasto altxatzea (Topa)

18- Zaku eramatea

19- Ingude altxatzea (Ardantza L. parkea)

20- Biribila altxatzea (Eliza)

21- Igerilekuen murrua

22- Paddle surf

23- Pedboard bertikala (Igerilekuak)

24- Orekak (igerilekuak)

25- Murrua altzerantziz (Igerilekuak)

26- Hodia

27- Txinga-erutea (udaletxea)

28- Lokots biltzeak (udaletxea)

29- Edukiontziak pasatzea (pintxazoa)

30- Azken lubakiak (pneumatikoa)