Galdakao - Alde batetik, langabezian zeuden gazteak lan-merkatuan sartzea eta bestetik, ingurua atseginagoa egitea. Hoiek dira Hiriguneen mantentzea eta dekorazioa proiektuaren helburu nagusiak. Galdakaoko Udalak aurten ere burutu du proiektu hau. Zentzu honetan, herriko bost gazte langabek horma-irudiak margotu dituzte udalerriko seis lekutan.
Pasaden urtean abian jarri zen programa honen bitartez, Udalak Galdakaoko bost langabe kontratatu ditu jardunaldi osoz sei hilerako. “Pertsona horiei arte grafikoei buruzko prestakuntza eman zaie, eta, ondoren, lanpostuan prestatzen jarraitu ahal izan dute eta herriko hainbat leku eta horma dekoratu dituzte”, azaldu du Iñigo Hernando alkateak. Gainera, programak iraun bitartean, “artista eta gizarte-hezitzaile baten laguntza izan dute”.
Herriko gazte langabeei zuzendutako enplegu-proiektua da hau, eta emaitzak positiboak izan dira oso. Guztira, sei leku desberdin apaindu dituzte, hain zuzen ere, Errekalde bideko pasabidea, Errekalde bideko eskailerak, Zuatzaurre zeharbideko horma, Gernika kaleko horma, Zubiaurretarren kaleko eskailerak eta Urreta kaleko horma.
Alkatearen esanetan, “oso harro gaude proiektu esperimental honetaz, eta herrian berriz egitea baloratuko dugu. Oso positiboa izan da langabezian eta lana lortzeko eta hobetzeko aukera gutxirekin zeuden herriko gazteak lan-merkatuan sartzea lortu dugulako eta, aldi berean, gure ingurua atseginagoa egitea lortu dugulako”.
Pregoilariak Beste alde batetik, Udalak atzo iragarri zituen Galdakaoko jaietan pregoilaria izateko azkenengo finalistak. Zentzi honetan, Galdakaoko Jubilatu eta Pentsionisten Elkartea, Zuriñe Garcia, Jon Llaguno, Igor Anton eta Mozoilo Irratia dira finalista hauek.Herritarren eta Jai Batzordearen proposamenak daude aukera hoietan, eta orain, bigarren fasea martxan jarri dute berriro ere bozkatzeko. Prozesu honetako lehenengo fasean 365 erantzun jaso dira eta epea berriro dago zabalik finalista horien artean aukeratzako.