Galdakao - Gutxinaka, Galdakaoko jaiak gero eta gertuago daude egutegian. Jai egitarau osoa prestatzen dabiltza oraindik, baina atzo, santakurtzetako kontzertuen izenak jakinarazi zituzten. Zentzu honetan, Tremenda Jauria, Eskean Kristo, Itziarren Semeak eta Oxabi arituko dira jaietako kontzertu egunetan. Beste alde batetik, bigarren urtez jarraian, kartelburu bat egongo da izen guztien artean.

Kasu honetan, 21ean igoko da talde printzipala eszenatokira. Horrela, iragarritakoaren arabera, Fangoria izan daiteke talde hori. Aurten ere, kontzertuak erabakitzeko, Galdakaoko udalak web-orriaren bidez herritarrei nahiago dituzten musika taldeei buruz galdetu die. Hain zuzen ere, Galdakaoko aurtengo zaindari-jaietan lau egun desberdinetan egongo dira kontzertuak. Horietatik, herritarrek web-orriaren bitartez parte-hartuz, hiru eguneko musika-kartela erabaki dute.

dATAK Parte-hartze prozesu hori kontutan hartuta, horrela geratu da kartela; Irailak 13, ostirala, Oxabi taldea hasiko da kontzertuekin. Egun bat geroago, larunbatean, Tremenda Jauriaren txanda izango da. Hurrengo asteburuan, 20an, Eskean Kristö eta Itziarren Semeak arituko dira eta, 21ean, Udalak aukeratutako taldea.

Prozesu honen hasieran eta herritarrek beraien proposamenak bidali eta gero, aukera gehiago zeuden. Horrela, Martires del compas, Tremenda Jauria, Obus, Juantxo Skalariak & La Rude Band, Eskean Kristo eta Itziarren Semeak, Governors eta Enkore, Ane Guria+Suaia eta Ama Rebel, Oxabi eta beste bi tributu banda proposatzen ziren izen horien artean. - I. U.