BILBO. betiON zerbitzuak gizarte mailako hainbat pofesional ditu. Langile hauek gai dira erabiltzaileen inguruko balorazio sozio-osasunekoak egiteko eta inguruneko baliabide eskuragarrien gaineko orientazioa eskaintzea erabiltzaile horiei. Edozein bisita mota burutu aurretik ohartarazten da.

Zerbitzua egunean 24 orduz dago funtzionantzen urteko 365 egunetan, eta egun gizartean dagoen teknologiarik aurrerakoienaren bidez ematen da. Erabiltzaileak bere etxean terminal bat eta sakagailu pertsonal bat du, eta azken honen bidez etxean gertatutako edozein larrialdiren aurrean sakatu ahal dezake. Bertatik ere osasun kontsultak osasun zerbitzu publikoetara desbideratzen dira, eta bere osasun zentroko lehen arretako medikuarekin edo erizainarekin hitzorduak kudeatu daitezke. Halaber, lesiorik gabeko erorketa egoeren aurrean etxebizitza zerbitzuko langileak eraman ditzake.

Gainera, norbanako telelaguntza planaren arabera, jarraipen deiak eta informazio kanpainak burutzen dira gai batzuen inguruan: erorketa-prebentzioak, lapurketen aurreko zuhurtiazko neurriak, gripearen aurkako txertoaren kanpaina, bero larriak eta abar.

Erabiltzailearen eta bere familiaren segurtasuna eta lasaitasuna bermatzeko, zerbitzuko langileek etxe barruko arrisku posibleak eta erabiltzailearen egoeraren gaineko balorazioa egingo dute, eta teknologia gehigarriaren instalazioa (sua, kea eta gas detektagailua, erorketak, telelaguntza komunikazioarako zailtasunak dituztenentzat eta abar) proposatu ahal izango du.

Telelaguntza zerbitzua eskatzeko:

  • Etxebarriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (Santa Ana kalea,1) aurretiazko hitzordua eskatuz: 944 404 225.
  • Agiri hauek aurkeztea: Eskaera-inprimakia, NAN-aren fotokopia, Erroldaren fotokopia, mediku-txostena eta gizarte laguntzailearen txostena.

Zerbitzuaren kostua hilean 4 eurokoa da, hilean 537,84€ baino gehiago jasotzen ez dituztenei ezik (2019rako IPREM-aren adierazleak). Erabiltzaileek behar dituzten gailu gehigarriak era barne daude.