Galdakao - Horrela, helburu nagusia lortzea errazago izango dela uste dute, “orain dela urte batzuk izandako espiritua apurka-apurka berreskuratuz joateko, harrobi-lan eta zalego bikaina izateko bidean” hain zuzen ere. Lan horretan laguntza paregabea izango dute.

Zentzu honetan, Igor Anton egongo da elkarte galdakoztarraren kideekin batera martxan jarri berri den jarduera honetan. Esan beharra dago Anton, Galdakao Txirrindulari Elkartearen Eskolatik atera eta profesionaletara iritsitako kirolaria dela. “Herriari nire esker ona itzultzeko modu bat da, beti eman didan laguntzagatik, eta adin txikikoekin lan egitea modurik onena dela deritzat horretarako”, baloratzen du Igor Antonek.

Atzo estreinatu zen jarduera hau, Urretako kiroldegian haurrei hainbat ariketa eskainiz. Hemendik aurrera, bide horretan, lehenengo urratsak emateari begira, “aste honetarako gynkanak antolatu dira Urreta Ikastetxean, ekainaren 12an eta 14an, 9.00etatik 11.00etara”. Lehen pauso hauetan, “Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko kideek aholkuak emango dituzte parte hartu nahi duten haurren hastapeneko ariketetan”.

Horretaz gain, gela pedagogikoari jarraipena eman nahi zaio gynkanekin, “hilero igande baten eta bi orduko saiotan”. Horretarako, 6 eta 12 urte arteko haurrek euren bizikletak eraman beharko dituzte eta egun berean inskribatu edo asteazkenetan Galdakao Txirrindulari-tza Elkartearen lokaletan ere (Santi Brouard, 20.00etatik aurrera).