BILBO. Etxebarriko delitu-tasa 17,96 koa izan zen iaz 1.000 biztanleko eta EAEn 40,22 koa, gaur aurkeztu den Delitu-egitateen 2018 oroitidazkiaren arabera. Datuek adierazten dute Etxebarri udalerri segurua dela.

Jarraian Etxebarriri lotutako datu kuantitatiboak zehazten dira. Datu hauetan Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren esku-hartzeak batzen dira.

Ez da giza-hilketarik egon, ez eta osasun publikoaren aurkako atentaturik eta heriotzarik trafiko istripuengatik.

Soilik Etxebarriko Udaltzaingoaren esku-hartzeari dagokionez, hona hemen ekarpenik interesgarrienak:

* Esku-hartzeren bat egin behar izan den 6.244 (2016an 5.737) dei. Bataz beste 17 dei baino gehiago egunean.

* 608 isun izapidetu dira, 2017an baino 70 gutxiago. Doneztebe Etorbidea da arau-hauste gehien izan dituena (68), eta bigarren Errekaondo kalea (42). Puntuak 42 gidarik galdu dituzte. Zehapen gehienak aparkamendu-araudiaren ez betetzearekin daude lotuak.

  • Zirkulazioarekin lotutako 41 istripu gertatu dira (2017an 58). Zaurituak 12 izan dira.
  • Guztira 229 identifikazio egin dira (190 identifikazio 2017an).
  • Bide publikotik 45 ibilgailu atera dira (2017an 92). Horietatik 13 hiri-hondakin solido bezala tratatu ziren.
  • Guztira 16 liztor-habia desaktibatu dira , guztiak asiako liztorrak.

2018 urtean zehar 38 salaketa jarri dira Udal Ordenantzen gaineko arau-hausteak direla eta: 11 Animaliak izateko eta babesteko ordenantzari lotuak, 14 Bide publikoetako ordenantzari lotuak, 2 hiri-altzariei eragindako kalteei lotuak 6 gazte-lokalen erabilera desegokiari lotuak eta 5 Ostalaritza ordenantzari lotuak.

Aipatu nahiko genuke herritarrei zuzendutako 1.470 zerbitzua eta laguntzak. Honek Udaltzaingoaren izaera soziala nabarmentzen du.

Orokorrean datuak baikorrak izan arren, Etxebarri gerri seguruago bat izatearen alde lan egiten jarraitu behar da. Ez da moteldu behar eta datu hauek hobetze aldera zuhurtziaz jarduten jarraitu behar da.

Hobekuntza gisa, Udalak etilometroa eta prebentzio-radarra eskuratu ditu , hauek bide-segurtasun kameren laguntzarekin batera zerbitzua hobetzeko tresnak izango dira. Horretaz gain, beste udaltzain lanpostu bat ateratzeko aukera aztertzen ari da Udala, hoenla Etxebarriko Udaltzaingoa 18 kidek osatuko lukete.

Publikoki eskerrak eman Udaltzaingoari eta Ertzaintzari. Gu zaintzeaz eta arauak betetzeaz arduratzeaz gain, administrazioaren zati bezala, herritarren zerbitzura egoteagatik.