BILBO. Emakume ekoizleen XVIII. nekazal azokan izena emateko epea ireki dute. Azoka martxoaren 10ean, igandea, ospatuko da Ugaon. Epea otsailaren 15era arte egongo da zabalik eta interesa dutenek orria eta eskatutako dokumentazioa kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbidera bidaliz egin dezakete inskripzioa.
Eskaera, halaber, Jane Jauregian (Udiarraga, 34) entregatu ahal izango da, astelehenetik ostegunera (8:30-15:00 eta 16:00-18:30) eta ostiraletan (8:30-15:00). Izena emateko epea bukatzen denean, Ugao-Miraballesko Udala onartutako pertsonekin telefono bidez jarriko da harremanetan otsailaren 25 eta 28 artean.
Emakume produktoreei guztizko lehentasuna emango zaie (ezinbestekoa izango da feriaren egunean saltokian ustiategiaren jabea egotea) eta leku libreak geratzekotan, jabea gizonezko bat diren ustiategiek parte hartu ahal izango dute (feriaren egunean emakume bat egon beharko da saltokian). Halaber, posiblea den bitartean, Nerbioi-Ibaizabal edota Bizkaiko ustiategiak lehenetsiko dira. Ahalik eta aniztasun handiena lortzeko helburuarekin eskaerak eskainitako produktuen arabera baloratuko dira.
Bete beharreko baldintzak eta entregatzeko dokumentazioari dagokionez, nabarmentzekoak dira, besteak beste:
Lo último |