Datorren asteazkenetik, uztailak 1, abuztuaren 31ra arte, itxiga egongo da Urreta kiroldegia, bertan egingo diren handitze eta eraberritze lanak direla eta. Udazkenetik aurrera instalazio zabaldu eta modernizatuak herritarren eskura jartzea aurreikusten da, eta horretarako beharrezkoak diren lanei bultzada berria emango zaie uda garaian. Hori dela eta, Galdakaoko Udalak hainbat neurri hartu ditu herritarrek udan ere kirol instalazioak erabiltzen jarraitu ahal izan ditzaten.
Beste aukerak
Alde batetik, Elexaldeko kiroldegiaren jarduera indartuko da: uztailaren bigarren hamabostaldian 09:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera. Horrela, erabiltzaileek instalazio horiez baliatzeko aukera izango dute urteko sasoi honetan ere. Asteburuetan ohiko ordutegia mantenduko du.
Bestetik, Zuhatzuko tenis eta padel pistak ere zabalik egongo dira uztail osoan zehar, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00etara. Neurri horren bidez, kirol instalazio horien erabilera sustatu eta herritarrei aisialdi aktiborako aukera gehiago eskainiko zaizkie.
Urretako kiroldegiko harrera zerbitzuak arreta eskaintzen jarraituko du uztailaren lehen hamabostaldian. Zehazki, uztailaren 1etik 15era bitartean instalazioa 08:00etatik 15:30era egongo da zabalik abonu alta berriak, informazio eskaerak eta bestelako administrazio izapideak kudeatzeko.
Neurri horien bidez, obrek irauten duten bitartean udal kirol zerbitzuen jarraipena bermatzea du helburu Galdakaok Udalak, herritarrek kirola egiteko dituzten aukerak mantenduz eta etorkizunean zerbitzu zabalago eta modernoagoa eskainiko duen Urreta kiroldegi berrituaren irekiera prestatzen jarraituz.