Amorebieta-Etxanoko Boroa auzoak San Pedro jaiak ospatuko ditu datorren larunbatetik uztailaren 5era bitartean. Jaiak 19:00etan hasiko dira, eta adin guztientzako jarduerak izango dira protagonista nagusiak: musika, kirola, tradizioa...
Txupinazoaren ondoren, sardina eta hirugihar dastaketa egingo da, eta gaua trikitilarien emanaldiarekin eta DJ Zirkinen musikarekin amaituko da.
Igandean, ekainaren 28an, jarduera desberdinak antolatuko dira, adin guztiei zuzenduta: 9:00etan Ehiza txakurren erakustaldia izango da, 12:00etan txikienentzako jolasak, 14:00etan Sukalki Txapelketa, 17:00etan, Briska Txapelketa eta 19:00etan, aldiz, Tute Txapelketa.
Astelehenetik aurrera
Astelehenean, ekainak 29, San Pedro Eguna ospatuko da, eta mezarekin hasiko da 12:00etan, Paola Aurrekoetxea eta Antonio Apraizen omenez. Mezaren ostean, 12:30etan, herriko musika bada kalez kale ibiliko da. Arratsaldeak Briska Txapelketarekin jarraituko du 17:30ean.
Asteartean, ekainaren 30ean, San Pedrotxu egunean, ekitaldiak 12:00etan hasiko dira meza batekin, auzoko hildakoen eta bazkideen omenez. Ondoren txistularien emanaldia izango da. Jarraian, 13:30etan, Igel Txapelketa egingo da, eta eguneko jarduerak auzoko herritarren bazkari herrikoiarekin amaituko da 14:30etan.
Uztailaren 3an, ostirala, 20:00etan tortila lehiaketarekin hasiko da egitaraua. 21:00etan, haurren bolo-lehiaketa izango da, eta ondoren, 22:00etan, helduen txanda etorriko da. Egunari amaiera emateko 23:00etan, Erromeria Joxe Angel Elizalderen emanaldia izango da ikusgai.
Uztailaren 4an, larunbata, jarduerak 12:00etan hasiko dira, umeen jolasekin eta ondoren, 14:00etan, paella lehiaketa egingo da. Arratsaldean, 17:00etan, mus lehiaketa izango da, eta 22:00etan, Asto Probak egongo dira. Gaua gauerdian amaituko da Kitturen emanaldi animatuarekin.
Uztailaren 5ean, igandea, egitaraua Triki Karro Poteoarekin hasiko da 10:00etan, ondoren bazkaria 14:30ean ospatuko da. Arratsaldean, 18:00etan, bingoa izango da eta 19:00etan zozketak emango dio amaiera aurtengo festei.
Saratsuko meza
Era berean, Saratsu auzoan ere San Pedroak ospatzen dira, eta ekainak 29an 12:00etan meza eta txistulariak izango dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei ekitaldi hauetan aktiboki parte hartzeko gonbita luzatu die, Boroa eta Saratu auzoetako San Pedro jaiak ospatzeko eta bizikidetzaz, kirolaz eta tokiko kulturaz gozatzeko.