Ostegun honetan, ekainaren 18an, itxi ditu ateak Ermuan egindako TalenTIC 2026 ekimenak. Bigarren jardunaldi honetan, bertaratutakoek tokiko berrikuntza publikoaren egungo erronkari buruzko solasaldia partekatu dute: administrazioetako aldaketak, zailtasun komunak, teknologia berriak irekitzen dituen aukerak eta konponbide erabilgarri eta arduratsuak izanik nola egin aurrera.

María Guijarro Estatuko idazkariak, Alfonso Gurpegui Enpleguko sailburuordeak, María Nanclares Gasteizko zinegotziak eta Eduardo Balbuena Innpulso Sareko zuzendari nagusiak osatutako erakunde-mahaiak ireki du bilkura. Lau ordezkariek erakunde publikoek berrikuntzaren eta aldaketaren eragile gisa duten zeregina zehaztu dute; enplegua, aukera-berdintasuna eta administrazioen etorkizuneko erronkei aurre egiteko lan komuna eta partekatua.

Jardunaldia

Rosalia Herrera Ermuko zuzendari nagusiak hartu du hitza ondoren, eta testuingurua zehazte aldera, esan du sektore publikoko berrikuntza ez dela aukerakoa, benetako beharra baizik. Bere aurkezpenak "etorkizuna ezin da organigraman sartu" izenburua zuen eta egiturak etengabe aldatzen diren beharretara egokitzearen alde agertu da.

Etenaldi baten ondoren, saioak inertzia hartu du mamian sartu eta alderdi praktikora pasatzeko. "Fishbowl" dinamikari esker, hiru toki-administraziok berrikuntza aplikatu izan duten beste hainbeste kasu erreal partekatu dituzte. Horrela, hiru talde sortu dira, bertaratutakoek entzuteko eta elkarrizketa bizi eta ireki batean parte hartzeko aukera izan dutelarik. Sant Joan Despí, Huelva eta Gavà udalerriek aurkeztu dituzte kasuak eta izandako esperientziaren berri eman.

Administrazioan IA erabiltzearen alde onak eta txarrak erakutsi ditu TalentICek. E. U.

Saioa Leguinagoikoa Bizkaiko Foru Aldundiko eraldaketa digitalaren arduradunak IA administrazioan motore gisa erabiltzeaz eta horrek dakartzan gorabeherez hitz egin du. Teknologoaren iritziz, dena ez da distira tresna berri horretan itzalak ere badituelako, eta kontziente eta arduratsuak izan behar dugu horren erabileran.

Era berean, herri-administrazioetan IA erabili den hiru kasu zehatz ezagutzera eman dituzte. San Feliu de Llobregatek, Bilbok eta Ermuak aurkeztu duten esperientzian erronkaren bati heldu diote, hura nola identifikatu, zer egin duten eta balio izan duen ala ez azaldu dutelarik. Joan Arcas, J. Manuel Mato eta Asier Casasen testigantzek feedbacka eta bertaratutako pertsonen galderak jaso dituzte.

Innpulso Sareko zuzendariak jardunaldi honetan ateratako ondorio garrantzitsuenen laburpenarekin itxi du goiza eta eguna.