Ermuak Osoko bilkura txikia ospatu du
Anaitasuna, Sallente eta San Pelaioko ikasleek osoko bilkura partekatu dute gaur udalbatzar kideekin
Ostegun honetan goizean, ekainaren 4an, Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten Ermuko hiru ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute urteroko bilkura berezian, Udalbatzarekin batera. Bertan, ikasleek amaitzear dagoen ikasturtean egin dutzen lanaren berri eman dute eta, horrez gain, organo gorenari proposamenak eta eskaerak aurkeztu dizkiete.
30 ikasleren parte-hartzea
Anaitasuna ikastola, Sallabente eta San Pelaio ikastetxeetako hogeita hamar bat ikasle eta irakasleek parte hartu dute Osoko Bilkura Txikiko saioan, ikasturte honetan gauzatutako jardueren berri emanez. Eta udalbatzarrak iaz hartutako konpromisoen zerrendari jarraipena egin diote. Ikasturtean ikasleek udalerriko ur kontsumoari buruzko diagnostikoa egin zuten eta hainbat ekintza proposatu zizkieten udal ordezkariei, uraren erabilera arrazionalizatzeko helburuarekin. Aurten, berriz, ikasleek euren hausnarketa partekatu dute 'Ura aurrezten, mundua babesten' kanpainaren bitartez. Informazio-mahaietan egon dira, kartelak eta diptikoak diseinatu eta zabaldu dituzte gu kontzientziatzeko eta ura arduraz erabiltzeko, ondasun urria baita.
Gaurko saioan ikastetxe bakoitzeko solaskideek euren lana aurkeztu dute eta mezuak partekatu dituzte tokiko ordezkariekin. Azalpenen ondoren, talde ezberdinetako zinegotziek galdera batzuk egin dizkiete eta ikasleen erantzunak jasoaz. Udalak ekimena baloratu eta babesten du. Era berean, azpimarratu du urrats garrantzitsua dela garapen iraunkorraren aldeko kontzientziaziorako eta ekintzarako, eta, horregatik, eskerrak eman dizkie ikastetxe guztiei parte hartzeagatik eta egindako lanagatik. Jarduera amaitzeko, gosaria partekatu dute.