Astero bezala, Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu ostegunetik datorren astelehenera bitartean. Aste honetako tituluak ‘La Grazia’; ‘Calle Málaga’, ‘Michael’ y ‘La familia Benetón +2’  izango dira.

Ostegunean zineklubaren saioan ‘La Grazia’ filma ikusi ahal izango dugu, Paolo Sprrentinok zuzendutako 133 minutuko ekoizpen italiarra. Komedia dramatikoa eta politika nahasten dituen lana da, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin ikusi ahal izango duguna. Filmak kontatzen du nola Mariano De Santis, Italiako Errepublikako presidentea (fikziozkoa), politikari demokrata, humanista eta katoliko beteranoak, bat-batean zalantzan jartzen hasi da hartu beharreko hainbat erabaki garrantzitsuri buruz.

Zine komertzialari dagokionez, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘Calle Málaga’ Maryam Touzanik zuzendu duen ekoizpen espainiarra ikusi ahal izango dugu. Drama da, zahartzaro eta familia uztartzen dituena. Maria Angeles 79 urteko espainiarra da, Tangerren bakarrik bizi dena eta bere eguneroko bizitzaz gozatzen duena. Bere bizitza iraili egingo da bere alaba Clara Madrildik iristen denean, beti bizi izan den apartamentua saltzeko asmoz. Publikoaren Saria Veneziako Zinemaldian.

'Calle Málaga' filmaren kartela.

'Calle Málaga' filmaren kartela. E. U.

Asteburua

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Michael’ da; aurten bertan estreinatutakoa, Antoine Fuquak zuzendu du eta 127 minutuko luzapena duen ekoizpen iparamerikarra da. Drama biografikoa, Michael Jakson kantariaren bizitzaz. Michael Jacksonen bidaia musikatik haratago erakusten du, Jackson Five taldeko lider gisa zuen talentu apartaren aurkikuntzatik hasi eta entretenimenduaren industriako ikono handiena bihurtu arte. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.

Azkenik, gazte eta familientzako saioan, igandeko 17:00etan, ‘La familia Benetón+2’. Ekoizpen espainiarra, aurten estreinatutakoa. Barrez lehertzeko komedia, Leo Harlem umoregilea protagonista duena. Toni Benetonek bere familia kulturaniztun maitagarri eta dibertigarrian dena kontrolpean duela uste duenean, bi haurtxo berriren etorrerak etxea eta familia osoa hankaz gora jarriko ditu.