"Frankismoa eta emakumeak", izeneko hitzaldia astelehenean Durangon
Frankismoaren errepresioak emakumeengan izan zuen eragina izango du ardatz ekitaldi honek
Astehenean, hilak 20, 18:00etan, Durangoko Elkartegian “Frankismoa: emakumeen aurkako diktadura” hitzaldia izango da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EMX (Emakumeen Memoria eta Historia) antolatuta. Hitzaldia euskaraz egingo da eta frankismoaren errepresioak emakumeengan izan zuen eragina izango da ardatz. Honek memoria historikoa eta generoaren prozesuak ulertzeko funtsezko gaiak eskainiko ditu diktaduraren testuinguruan. Hitzaldia María Laespada Lazpita Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileak eta historia garaikidean eta memoria historikoan adituak emango du. Laespada Lazpitak emakumeen egoerari buruzko ibilbide historiko bat aurkeztuko du, Bigarren Errepublikatik Trantsiziora. Hitzaldian, emakumeek lortutako eskubideak, gerraren eta errepresio frankistaren eragina, erregimenaren ezarritako eredu morala eta diktaduraren ondorengo aldian emakumeen eskubideak berreskuratzeko prozesua sakonki aztertuko dira.
Ikuspegi horrek emakumeen rola aztertuko du zapalkuntza politiko eta sozialaren testuinguruan, baita haien eskubideen aldeko borroka, diktaduraren ondoren gertatu ziren aldaketetan eragin handia izan zuena. Hitzaldiak, gainera, genero ikuspegitik, emakumeen borrokaren garrantzia argitara ekarriko ditu.
Temas
Más en Bizkaia
-
Doce equipos de bomberos muestran sus habilidades de rescate en el Puente Colgante
-
Mungiak San Pedro jaietako kartelak aukeratu ditu
-
Sirimiri, pedaladas y lecciones en familia por los nuevos bidegorris de Sopela
-
Grafiteros en Basauri: "A mí lo que me mola es la adrenalina, pasar esos nervios de que la policía te pueda pillar"