Sestaoko biztanleek ez dute gertuko beste udalerri batera joan behar izango nortasun agiri nazionala (NAN) edota pasaportea izapidetzeko edo berritzeko. Apirilaren 28an, asteartea, udalerrian bertan egin ahal izango dute, Udaltzaingoak kudeatutakoari esker,egun horretan Polizia Nazionaleko unitate mugikorra izango baita udalerrian izapide horiek egiteko hornituta.

Furgoneta Udaltzaingoaren komisariaren ondoan ipiniko da 09:00etatik 13:30era, eta ordu erdi bakoitzean bost hitzordu artatzea espero da.

Zerbitzu honi esker, honako izapide hauek egin ahal izango dira: NANa egitea edo berritzea, pasaportea egitea edo berritzea edota NANaren ziurtagiri elektronikoa aktibatzea.

Tasei dagokienez, NANa egin edo berritzeko 12 euro ordaindu beharko dira; pasaportearen kasuan, berriz, 30 euro. Dirutan ordaindu beharko da egunean bertan. Ziurtagiri elektronikoa doan eguneratuko da. Familia ugariko titulua duten pertsonek ez dute ezer ordaindu beharko, egoera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Aurretiko hitzordua

Interesdunek aurretik hitzordua eskatu beharko dute honako aukeraren bat erabilita: 94 472 90 79 telefono-zenbakira deituta edo Castaños eraikineko atondora bertaratuta. Bi kasuetan, lanegunetan egin beharko da 09:00etatik 14:00etara.

Izapideak egiteko, nahitaezkoa da dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztea, eta aldakorra izango da lehenengoz egitearen, berritzearen edo galdu izanaren arabera. Kasu orotan, ezinbestekoa da argazki berria eramatea (galdu izanaren kasuan salbu). Adingabeei dagokienez, guraso batek edo legezko tutoreak lagundu beharko ditu behar bezala identifikatuta. ​