Getxok 1.620 plaza eskainiko ditu udako kirol-ikastaroetan
Programazioaren ardatza haurrei eta gazteei zuzendutako jarduerak dira
Aste Santuko oporrak amaitu berri dira, baina Getxoko Udala hasi da jada udakoak prestatzen. Aste honetan eman du ezagutzeraGetxo Kirolakek Fadurako eta Gobelako kiroldegietan antolatuko diren udako ikastaroetan 1.620 plaza eskainiko dituela aurten.
Ikastaro hauetan izena emateko beharrezkoa da abonu txartela izatea, eta aurreinskripzioa maiatzaren 6ra arte egin daiteke dagoeneko Getxo Kirolak-en webgunearen bidez edo aurrez aurre Fadurako edo Gobelako jendearen arretarako bulegoetan. Plazen zozketa eta behin betiko esleipena maiatzaren 8an egingo da.
Programazioaren ardatza haurrei eta gazteei zuzendutako jarduerak dira, baina helduentzako eta 60 urtetik gorakoentzako ikastaroak ere eskaintzen ditu. Helduentzako eskaintzaren kasuan, asko eskatzen den modalitate batekin indartu da: entrenamendu funtzionala.
Era berean, 4 eta 14 urte bitarteko haurrentzako haur eta kirol anitzeko ikastaroak nabarmentzen dira; 5 ordukoak dira eta astelehenetik ostiralera goizez eskainiko dira. Horietan, zaintza zerbitzua egongo da jarduera baino ordu erdi lehenago eta ordu erdi beranduago, eta egunero ingelesezko ordubeteko eskola emango da. Gainera, Grand Slameko ikastaroak izango dira, tenisa, padela eta uretako jarduerak praktikatzeko, 8 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat; eta igeriketa-eskolak 4 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat, besteak beste.
Bestalde, Getxo Kirolakek udako kirol eskaintza osoa jasotzen duen liburuxka argitaratu du. Fadura eta Gobelaren bulegoetan jaso daiteke erabat doan, edota Getxoko kirol erakundearen webgunean deskargatu baita ere.
Temas
Más en Bizkaia
-
El Banco de Alimentos de Bizkaia pide voluntarios con carnet de conducir
-
El 47% de la actividad hostelera vasca, en Bizkaia
-
Bilbao se abre a redefinir sus calles y aceras con la nueva ordenanza de terrazas
-
Estreno de la comedia Una y pa´casa en Bilborock y Sedienta inauguración de exposición en la librería Anti