Síguenos en redes sociales:

'Tostiñe' pintxoak irabazi du Jango DOT Durango lehiaketa

Herri-aitortza Amalur II tabernarentzat izan da, ‘Oh Aye Oh Bai’ proposamen arrakastatsuari esker

'Tostiñe' pintxoak irabazi du Jango DOT Durango lehiaketaD. U.

Ganbak berdel patearekin, tipula eta ziape ozpinduarekin eta hinoarekin osatutako 'Tostiñe' izeneko pintxoarekin irabazi egin du Miñe Tabernak Jango DOT Durango lehiaketa. Asteazken honetan goizean, Udalak txapelketa arrakastatsu honen sariak banatu ditu. Edizio honetan 18 establezumenduk hartu dute parte, eta lau egunetan 15.000 pintxo baino gehiago saldu dira.

Honako hau izan da: Miñe Tabernarentzat lehen postua, Txo by les Villes bigarren postua eta Top3a, Gora Gora.

Maorek, Goienkaleko Miñe establezimenduko arduradunak, errekonozimendu profesionala jaso du Durangoko alkate Mireia Elkoroiriberen eta alkateorde Jesica Ruizen eskutik (900 euroko saria). "Eskerrak eman nahi dizkiet ostalariei ekintza hauetan parte hartzeagatik, zalantzarik gabe oso positiboak baitira Durangorako. Asteburu osoan zehar oso giro ona ikusi da, pintxoen kartilekin jende asko bildu da eta zalantzarik gabe edizio berri hau oso positiboa izan da udalerriko bizitza sozial eta ekonomikoarentzat", nabarmendu du Ruizek saria banatzerakoan.

Epaia emateko arduradunak Jesus Portugal (Ermuko Lobiano Gastronomia Elkarteko ordezkaria) eta Beñat Ormaetxea (Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria jatetxeko sukaldaria) izan dira.

Herri-aitortza

Bestalde, 264 boto eman dira lehiaketako sorkuntzarik onenak aukeratzeko (lehen sailkatua: 500 euroko saria). Sailkapen popularra, Top 5, honela geratu da: Amalur II (43 boto), Lapiko (35 boto), Pausta (24 boto), Aline (23 boto), Txo eta Miñe (20 boto).

Herri-aitortza Amalur II tabernarentzat izan da.

Pintxo herrikoi onenaren bozketan parte hartzeagatik 100 euro irabazi dituena David Martin izan da.

Orain Jango DOT egitasmoa Jan Alai Burger lehiaketan ari da lanean, Amorebieta-Etxanon, apirilaren 17tik maiatzaren 3ra, 18 establezimenduren parte-hartzearekin.