Síguenos en redes sociales:

Ermua Antzokiak thrillerra, drama bi eta animazio bat proiektatuko ditu aste honetan

Hauek dira tituluak: ‘Agente secreto' (JBA), ‘Los miserables. El origen’, ‘Sin conexión' eta ‘Hoppers'

Ermua Antzokiak thrillerra, drama bi eta animazio bat proiektatuko ditu aste honetanPixabay

Astero bezala,Ermua Antzokiak lau proposamen eskainiko ditu ostegunetik astelehenera bitartean. Aste honetako tituluak ‘Agente secreto' (JBA), ‘Los miserables. El origen’, ‘Sin conexión' y ‘Hoppers' izango dira.

Osteguneko zineklubeko saioak ‘El agente secreto' luzemetraia eskainiko du, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Kleber Mendoçak zuzendutako ekoizpen brasildarra da, 158 minutukoa. Intrigazko thriller honek zuzendari, aktore eta FIPRESCI sari onenaren saria jaso du Canneseko jaialdian. Eta 4 izendapen ditu Oscarretan. 1977an, Brasilgo diktadura militarrean, Marcelo, iragan zurrunbilotsu batetik ihes egiten ari den irakaslea, Recife hirira itzuli zen, eta han bizitza berri bat eraikitzea eta bere semearekin berriz elkartzea espero zuen.

Asteburua

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘Los miserables. El origen’. Éric Besnardek zuzendutako ekoizpen frantsesa da, 98 minutukoa. Garai bateko drama da. 1815ean Jean Valjean presondegitik atera berri da, suntsitua, denek arbuiatua. Noraezean, elizgizon baten, haren arrebaren eta zerbitzariaren etxean aurkitzen du babesa. Esku luzatuaren aurrean, Jean Valjean zalantzan dago eta, gau horretan, nor bihurtu nahi duen aukeratu beharko du.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Sin conexión' komedia dramatikoa da. Bradley Cooperrek, Will Arnettek eta Mark Chappellek zuzendutako ekoizpen estatubatuarra. Zintak behera datorren senar-emazte batzuen bizitzaren berri ematen du. Alexek eta Tessek iraganarekin bizitzen ikasi behar dute, beren buruaren bertsio berriak aurkitzen dituzten bitartean. Larunbateko 22:00etan eta igandeko 19:30etan ikusteko aukera izanen dute.

Azkenik, publiko gazteenarentzako saioan, igandeko 17:00etan, ‘Hooper' marrazki bizidunetako zinta proiektatuko dute, Disney-Pixar etxeek ekoiztutakoa. Abenturak eta zientzia fikzioa. Mabelek bere burua kastor robot bati transferitzen diola kontatzen du, animalien erreinuan infiltratzeko. Errege kastore baten lagun egin ondoren, Jorge erregeak, animaliak elkartzen ditu higiezinen sustatzaile baten planen aurka borrokatzeko.