Síguenos en redes sociales:

Laburbira film laburren zirkuituak geldialdia egingo du Mundakan

Ainhoa Urgoitia, 'Orain zer?' film laburraren zuzendariaren parte hartzea izango du

Laburbira film laburren zirkuituak geldialdia egingo du MundakanMundakako Udala

Laburbira ekimenakMundakako Tribisarrospe Kultur Etxean izango du saio bat martxoaren 20an, 19.00etan. Laburbira film laburren zirkuitu ibiltaria da, eta, urtez urte, euskaraz sortutako eta ekoitzitako lanen bilduma eskaintzen die herritarrei.

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak bultzatuta, ekimenak euskarazko zinema laburra zabaltzea eta jendeari hurbiltzea du helburu, hainbat herritan film labur sorta bat eramanez. Ekimenak 23 edizio egin ditu aurten, eta Mundakara iritsiko da herriko aste kulturalaren testuinguruan.

Saioan lan hauek ikusi ahal izango dira: Amaia San Sebastian Larzabalen 'Olentzerori eskatu nion'; 'Erreka zoko hortan', Ekaitz Bertizena; June Asua Olabarriaren 'Fishy'; 'A-Maniki', Elixabet Nuñezena; 'Geratzen den hori', Aitor Gametxo Zabalarena; eta 'Hotzikara', Ane Cuestarena.

Horrez gain, Mundakako saioak Ainhoa Urgoitia zuzendariaren bisitarekin kontatuko du. 'Orain zer?' film laburraren zuzendariak bere esperientzia eta sormen prozesuari buruzko hausnarketak partekatuko ditu proiekzioen ondoren egingo den solasaldian.